Sarek begi onez hartu du 'Zuzen Bidean' proposamena

Erredakzioa -

2014ko abenduak 2
Sare euskal presoen eskubideen aldeko plataformak begi onez hartu du Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Idazkaritzak espetxe araudia aldatzeko aurkeztu berri duen Zuzen Bidean proposamena. Sareren ustez, «oso positiboa» da dokumentua, «oinarrizko urratzeak urgentziaz konpontzeko beharra adierazten duelako». Proposamenak jasotzen dituen neurri asko bere aldarrikapenekin bat datozela nabarmendu du Sarek. Zuzen Bidean proposamenak, besteak beste, 70 urtetik gorako presoak askatzeko, gaixo larriak etxeratzeko eta sakabanaketa politika amaitzeko lege aldaketak eta neurriak biltzen ditu.

Sarek «arretaz» aztertuko du proposamen horren edukia, eta bide horretan «helburuetan eztabaida eta adostasuna lortzeko aurre-prozedura» bat hasteko proposamena egin dio Jaurlaritzari. Hala, Bake eta Bizikidetza Idazkaritzaren «borondatea» aintzat hartu eta elkarrekin «bide komun bat» garatzeko prest agertu da presoen eskubideen aldeko mugimendua. Nolanahi ere, hainbat baldintza jarri ditu elkarlan hori aurrera eramateko: «Helburuetan sentsibilitate, eragile, instituzio, norbanako eta gaiarekin zuzeneko lotura duten eragileen arteko adostasuna eraikitzea».

«Helburu komunak» eztabaidatzeko hainbat proposamen jarri ditu mahai gainean euskal presoen aldeko mugimenduak. Besteak beste, «estatuz gaindiko izaera eta eskumenak dituzten instantzietara» jotzeko proposamena egin du, «Espainiako eta Frantziako gobernuek Europako zein estatuko araudia etengabe urratzen diharduten heinean». Bestalde, «euskal gizartearen barruan dagoen adostasun sozialaren gaineko elementu nagusietan bide bateratu bat marrazteko» deia egin du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna