URTE EZEGONKORRAK

2017ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
1990. NPFL Liberiako Fronte Patriotiko Nazionaletik banandutako talde batek Samuel Doe presidentea hil zuen.

1997. Hainbat urte gatazkatsuren ostean, Charles Taylorrek presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen.

1999. Ghanak eta Nigeriak Liberiari leporatu zioten Sierra Leonako gerran Fronte Iraultzaileko matxinoei babesa ematea.

2000. Gerra zibila hasi zen Liberian, gobernuaren eta LURD Adiskidetzerako eta Demokraziarako Liberiarren Batasunaren artean.

2003. Taylorrek ihes egin zuen Liberiatik, eta Moses Blahek hartu zuen kargua. Gobernuak eta matxinoek bakea sinatu zuten.

2005. Ellen Johnson Sirleafek Liberiako hauteskundeak irabazi zituen, eta Afrikako lehen estatuburu emakumezkoa bihurtu zen.

2006. Taylor atxilotu zuten, eta Hagako nazioarteko auzitegian bere aurkako epaiketa hasi zen, Sierra Leonan gizateriaren aurkako krimenak egiteaz akusatuta.

2011. Sirleafek bigarrenez irabazi zituen presidentetzarako hauteskundeak.

2012. Taylorren aurkako epaia eman zuten. 50 urteko kartzela zigorrera kondenatu zuten.

2016. Nazio Batuen Erakundearen bake misioa Liberiatik atera zen, hamahiru urteren ostean.

2017. Sirleaf ordezkatzeko presidentetzarako hauteskundeak egin dituzte, horien bigarren itzulia ia bi hilabete atzeratu ostean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.