Albistea entzun

Korapiloa ez da askatu

ERCk Masen baldintzak onartu arren, «akordiorako borondate argirik» ez izatea egotzi dio CDCk.

Presidentea CiUko buruzagiekin bildu da
Oriol Junqueras eta Artur Mas, Kataluniako Parlamentuko bilkura bat amaitu ostean hizketan.
Oriol Junqueras eta Artur Mas, Kataluniako Parlamentuko bilkura bat amaitu ostean hizketan. MARTA PEREZ / EFE

Xabin Makazaga -

2015eko urtarrilak 13

Kataluniako burujabetza prozesuak zer bide hartuko duen argitzeko aste erabakigarrian sartuta, ERCk baldintzarik gabe onartu du Artur Mas presidenteak mahai gainean jarritako proposamenetako bat. Hauteskunde plebiszitarioak lehenbailehen egitea ahalbidetzeko, ERC prest agertu da bere zerrendak alderdiko kideekin soilik osatzeko, «zilegitasunik gabeko baldintza bat» dela nabarmendu arren. Azken deialdietan, izan ere, errepublikanoek hautagai independenteak sartu izan dituzte. Anna Simo ERCko bozeramaileak jakinarazi du, alderdiaren batzorde iraunkorra bildu ostean, «inposizioari men» egin diotela eta Masek mahai gainean jarritako proposamenetatik hirugarrena «erabat, puntuz puntu eta kakotxez kakotx» onartzen dutela. Oriol Junqueras ERCko presidenteak Twitter bidez berretsi du elkarte zibilek eginiko proposamena onartu dutela.

ERCren ikuspegitik akordioa «jada eginda» dagoela erantsi du Simok, «datozen ordu edo egunetan ixteko». Baina Masen alderdiak, CDCk, uzkur erantzun die errepublikanoei. «Men egin eta inposizioa bezalako hitzek ez dute akordiorako borondate argirik erakusten», adierazi du Merce Conesa Convergenciako bozeramaileak. Beren ustez aukerarik onena zerrenda bakarra aurkeztea dela berretsi du. Convergenciaren eta ERCren arteko korapiloa, beraz, oraindik ez da askatu.

Gaur legegintzaldi erdiaren balantzea egiteko agerraldia dauka Masek, eta argibideren bat emango duela espero da. Aterabidea aste honetarako agindu zuen Kataluniako presidenteak, eta berritasun esanguratsuak «ostegunean edo ostiralean» izan daitezkeela esan zuen atzo Françesc Homs gobernu bozeramaileak.

Mas eta Junqueras abenduaren 27an ANC Biltzar Nazional Katalanarekin, Omnium Culturalekin eta AMI Independentziaren aldeko Udalerrien Elkartearekin bildu ostean, Kataluniako presidenteak hiru aukera jarri zituen mahai gainean: prozesu konstituziogile baten oinarriak lantzea legebiltzarrean, eta hori amaitu arte legegintzaldiari eustea; independentziaren aldeko indarrak zerrenda bakar batean biltzea —bere proposamena—; eta hautagaitza bereiziak izatea, gizarte zibilaren ordezkari nagusiak Masen beraren zerrendan batuta —ANCk, Omniumek eta AMIk eginiko proposamena da—, baina ERCk bere zerrenda hautagai independenterik gabe osatzeko baldintzarekin.

ERCk dio independentzia prozesuaren bide orriaz hitz egin nahi duela, zerrendei buruzko eztabaida gaindituta, eta horregatik onartu dituela Masen baldintzak. «Nahi genuen hautagaitza egiten ez digute utzi, eta independenterik gabe joan beharko dugu, zer erremedio», esan zuen atzo Lluis Salvado ERCko idazkariordeak.

CDCk, ordea, «sakrifiziorik handiena» Convergenciak berak egin duela nabarmendu du, hauteskunde plebiszitarioetara alderdiaren ohiko markarik gabe joateko prest agertu delako eta parlamentutik kanpoko indar bihur daitekeelako. Eta ERCri ere eskuzabal jokatzeko eskatu dio. Halaber, Conesak gogor kritikatu du Masi baldintzak jarri dituela leporatzea: «Proposamen hori ez da Masena; suberanismo zibilaren elkarteek egina da».

Jarrera «kafkarra»

A-9ko herri galdeketaren ondoren independentistek «abiada irabazi eta aireratze pista bat» hartu behar zutela zirudienean, CUPeko buruzagi David Fernandezek deitoratu egin du «soilik hauteskunde zerrendez» hitz egitea, eta ez bide orriaz. Eta Masi «independentistak monopolizatzeko nahia» egotzi dio: «Kafkarra da inork gizarte zibil plural bat patrimonializatu nahi izatea». Quim Arrufatek, bestalde, Masek hauteskunde plebiszitarioen deialdia atzeratu izana kritikatu du: «Deialdiak konpromiso automatikoa izan behar zukeen, eta presidentearen alderdiaren profila indartzeko xantaia gisa erabili dute». Zerrendei buruzko eztabaidaren eraginez, «herritarren gogo beroa galtzen» ari dela erantsi du CUPeko diputatuak.

Ezker independentistako eragile nagusiekin elkartuta, «hautagaitza independentista eta antikapitalista zabal bat» aurkeztuko du CUPek, eta «ahalik eta independente gehien» sartuko ditu zerrendan

Masek, bestalde, CiUko buruzagi nagusiekin bilera egin zuen atzo arratsaldean Generalitatean. Josep Antoni Duran i Lleida Unioko burua, Josep Rull Convergenciako idazkari nagusia, Ramon Espadaler, Josep Maria Pelegri eta Luis Corominas hartu zituen Kataluniako presidenteak, aurrez iragarri gabeko bilera batean.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Pekinen iragan astean egin zuten manifestazioetako bat. ©M. R. CRISTINO / EFE

Txina, konfinamenduen amaierarako bidean

Olatz Urkia

Urumqin hiru lagun hil ziren joan den astean, sute bat hasi eta konfinamendu neurriek suhiltzaileen lana oztopatu zutenean. Haserrea segituan piztu, eta Txina osoan hedatu dira neurri horren aurkako protestak; orain, egoera baretuta, badirudi gobernuak manifestariak lasaitzeko keinua egin duela.
Guardia Zibila, atzo, AEBek Madrilen duten enbaxadaren atarian. ©FERNANDO VILLAR / EFE

Espainiatik bidali dituzte gutun piroteknikoak, Poliziaren arabera

Uxue Rey Gorraiz Gorka Berasategi Otamendi

Sanchezek, Roblesek eta Ukrainaren eta AEBen enbaxadek jaso dituzte, besteak beste
Espainiako Polizia Ukrainaren enbaxadaren ingurumarietan, atzo. ©Chema Moya, EFE

AEBen enbaxadakoei eta Pedro Sanchezi ere bidali dizkiete lehergaiak

Uxue Rey Gorraiz

Sei dira guztira atzemandako bonbak; horietatik bost azken orduetan atzeman dituzte, Espainiako Defentsa Ministerioan, AEBen eta Ukrainaren Madrilgo enbaxadetan, Zaragozako arma lantegi batean eta Torrejon de Ardoz herriko aire basean. Pedro Sanchezen aurkako bonba bat atzeman zuten azaroan. Antzeko ezaugarriak dituzte, eta agian gehiago egongo direla ohartarazi dute.

 ©ROMAN PILIPEY / EFE

Errusiak ez du onartuko Ukrainako gerra krimenetarako auzitegirik

Mikel O. Iribar

Kremlinek «ilegitimotzat» jo du Europako Batzordeak egindako proposamena. Zelenskiren arabera, sei milioi herritar daude argindarrik gabe Ukrainanan.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...