Hautagaiak aukeratzeko bozketak hasiko dira Podemos Ahal Dugu-n

Nafarroan bihartik astelehenera egingo dute.

Laura Perezek bere taldea aurkeztu du.

EAEn hilaren 27tik 30era izango da bozketa
Laura Perez Nafarroako Podemos Ahal Dugu-ko idazkari nagusia —lehen lerroan ezkerretik laugarrena— eta haren taldea, atzo, Iruñean.
Laura Perez Nafarroako Podemos Ahal Dugu-ko idazkari nagusia —lehen lerroan ezkerretik laugarrena— eta haren taldea, atzo, Iruñean. IÑIGO URIZ / ARP

Erredakzioa -

2015eko martxoak 24
Hego Euskal Herrian Podemos Ahal Dugu-koak maiatzeko hauteskundeetarako primarioetan dira bete-betean. EAEn datorren ostiraletik astelehenera izango dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru bozetarako hautagaiak aukeratzeko bozketa, eta Nafarroan parlamenturako hautagai zerrenda bihartik astelehenera hautatuko dute. Bi kasuetan, hilaren 31n jakingo dira zein diren hautagaiak eta zerrendetako ordena.

Laura Perez Nafarroako Podemos Ahal Dugu-ko idazkari nagusiak primarioetako hamazazpi laguneko taldea aurkeztu zuen atzo, Iruñean: hartaz gain dira, Fatima Andreo, Ainhoa Aznarez, Mikel Buil, Fanny Carrillo, Guillen Carroza, Ubaldo Gonzalez, Carlos Couso, Jose Ramon Loayssa, Iñigo Pascual, Bruno Perez, Tere Saez, Lenin Valverde, Ruben Velasco, Eduardo Santos, Noemi Solanas eta Fermin Tarragona. Primarioetarako beste hautagai batzuk ere badira Nafarroan, baina ez taldeetan bilduak. Perezek esan du bere taldearen xedea Nafarroako «aldaketa» sustatzeko «gehiengo soziala» eratzea dela.

EAEko Denok Bat hautagaitzak atzo arratsaldean eman zuen Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako bozetarako osatu duen zerrenda «bateratuko» hautagaien berri, Bilbon. Ana Viñales, Mikel Isasi, Amaia Hernandez, Arantza Beitia eta Juantxo Iturriak eman zituzten azalpenak. 153 laguneko talde bat osatu dute —lurraldeko, 51—, baina hautagaiak hurrenkeran jarri gabe. Parekidetasuna aintzat hartuta, boto gehien dutenek osatuko dituzte hiru foru zerrendak. «Euskadiko egoera ekonomiko, sozial eta politikoak aldaketa eta eraldaketa» behar dituela deritzo.

Erkidego bereko Podemoseko Ekin ildoak argitu du bera ez dagoela Roberto Uriarte idazkari nagusiaren aurka azaldu den taldearen atzean. Babesa eman dio Uriarteri, nahiz eta Ekinek berak primarioetarako beste hautagaitza bat aurkeztu duen; Diego Guerin, Jon Gorrotxategi, Mari Carmen Gomez, Antonio Rodriguez eta Leire Rioja daude.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna