CAFek 300 langileko tren fabrika bat izango du Gales hegoaldean

Newport hiria aukeratu du euskal konpainiak Erresuma Baturako bere trenak fabrikatzeko. 32 milioi euroko inbertsioa egingo du

Irune Lasa -

2017ko uztailak 14

«CAF bere bezeroen eskakizunei erantzuten ari da; haiek tren britainiarrak nahi dituzte, langile britainiarrek eginak, hornitzaile britainiarrak erabiliz». Richard Garner Erresuma Batuko CAFen zuzendariaren adierazpenek argi erakusten dute Beasaingo (Gipuzkoa) tren konpainiaren xedea. CAFek lantegi bat izango du Newporten, Galesen, han trenak egiteak aukera gehiago zabalduko dizkiolako Erresuma Batuko hainbat adjudikazio lortzeko. Azkenean, Garnerrek esan duenez, «CAFen aspaldiko xedea da Erresuma Batuko merkatuko jokalari nagusietakoa izatea».

Lehiaketa asko ditu ikusmiran CAFek Erresuma Batuan: Londresko Metrorako trenak —aurrekalifikazioa jada eskuratu du—; Docklands trenbide arinekoak; lehen fasean Londres eta Birmingham lotuko dituen abiadura handiko HS2 linearako trenak; eta baita Wales and Borders, West Midlands eta South Eastern trenbideetarako lizitazioak ere.

Bezero posibleez gain, CAFek baditu jada hainbat bezero han, eta, tartean, orain gutxi lortu dituen zenbait esleipen: besteak beste, Arriva Rail North Limited konpainiarentzat 43 tren elektriko eta 55 diesel treneko flotak egiteko lana; First Groupentzat 66 bidaiari kotxe eta bost kotxeko hamabi unitate fabrikatzea; Eskozia eta Londres arteko linearako 75 kotxe Caledonian Sleeper frankiziarentzat. Herenegun bertan azaldu zuen CAFek ingeniaritza arloko BWB aholkularitza enpresa erosi duela.

46.000 metro koadro

Lan horiek guztiak egiteko Erresuma Batuan lantegi berria behar zuela ikusita, hura non kokatu erabaki behar zuen CAFek, eta, ehun leku posible aztertu ostean, atzo jakinarazi zuen Newporten alde egin duela. Gales hego-ekialdeko hiri horrek aise betetzen ditu eskakizunak. Horrela, Newporteko Celtic Business Parkek, kokapen geografiko egoki-egokia izateaz gain, lotura du trenbide sarearekin; tokiko eskulanaren kualifikazioa ere gogoan izan du CAFek.

Lantegi berriak 46.000 metro koadroko lursaila hartuko du, eta berrehun langile inguru izango ditu fabrika abian jartzen denean, hurrengo urteko udazkenean. 2019rako, 300 behargineraino handituko litzateke lantaldea.

CAFek egingo duen 32 milioi euroko inbertsioa goraipatu du Carwyn Jonesek, Galesko lehen ministroak. «Bultzada handia da herrialdearentzat, eta konfiantza botoa Galesko manufaktura industriarentzat». Galesko gobernuaren programa batetik laguntza «esanguratsua» jaso du CAFek inbertsioa bultzatzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Osasun langileak PCR probak egiten Donostiako Okendo kultur etxean, ostiralean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibo baino gehiago atzeman dituzte Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek: 211 positibo izan dira. Neurriak indartzearen alde agertu dira hiriburuetako alkateak. Ortzaizen, Nafarroa Beherean, hiru pertsonari atzeman diete COVID-19 gaitza.

Neurri bereziak dituen taberna bat, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Bizkaiko eta Gipuzkoako ostalariek salaketa jarriko dute gaueko aisialdia mugatzearen aurka

Andoni Rekondo Izagirre

Uste dute «neurrigabea» dela 01:30ean ixteko agindua, eta laguntza ekonomikoak galdegin dituzte.

Bizkaiko zahar etxe bateko egoiliarrak paseoan. ©Marisol Ramirez/FOKU

Bilboko zahar etxe bateko zortzi egoiliarrek positibo eman dute

Olatz Esteban Ezkati-Irati Urdalleta Lete

Gasteizko zahar etxe bat eta Mutrikuko eguneko zentroa itxi egin dituzte.

 ©Raul Bogajo / Foku

Lanbidek Zaramagako eta Laudioko bulegoak itxi ditu, bi langilek positibo eman dutela eta

Andoni Rekondo Izagirre

Bulegoetako gainerako beharginak ere etxera bidali dituzte berrogeialdia pasatzera. Bitartean, tramiteak webgunearen bitartez egin ahal izango dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna