'Nafarroa bizirik nahi dugu' agiriko eskeak berriz hauspotzera deitu dute

AHTaren egitasmoa arbuiatu dute, «aztarna ekologikoa» areagotzen duten beste hainbat proiekturekin batera. «Norabide» berria nahi dute
Sustrai Eraikuntzako kideak, atzoko agerraldian.
Sustrai Eraikuntzako kideak, atzoko agerraldian. IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

Arantxa Iraola -

2017ko ekainak 11
Iruñeko Etxebakoitz auzoa hautatu zuten atzo Nafarroa bizirik nahi dugu agiriaren bultzatzaileek manifestu horren bertsio berria aurkezteko eta, oro har, Nafarroako Gobernuaren joera «desarrollista» gaitzesteko. Etxebakoitz auzoa hautatu zuten, hain justu, Nafarroan AHTa egiteko asmoak guztiz itxuraldatuko lukeelako auzo hori, han tren lasterraren geltokia eraikitzeko. Espainiako Sustapen Ministerioak Nafarroako Gobernuari plan bat aurkeztu berri dio azpiegitura hori egiteko, eta hedabideetan titulu asko sorrarazten ari da gaia. Agirian, ordea, oro har, «aztarna ekologikoa» era «jasanezinean» areagotzera doazen egitasmo guztiak hartzen dira aintzat. 2011ko manifestua da, eta biziberritu egin nahi dute bertsio berri honekin. Sustrai Eraikuntzak egin zuen atzoko agerraldirako deia; agiria hainbat sindikatuk babestu dute, eta ingurumenaren alde ari diren hemeretzi taldek.

«Dokumentu hau sinatzen dugun herri erakundeok Nafarroako Gobernuak lurralde antolaketaren eta bertako garapen sozio-ekonomikoaren arloan daraman norabidea salatu nahi dugu». Jakina da zenbait egitasmotan —esaterako, tren lasterrean harira— desadostasunak daudela gobernuko lau alderdien artean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna