Su-etenari beste aukera bat eman diote Kievek eta matxinoek

Donetsk hiriburuko aireportuan atzotik da beste menia bat indarrean.

Luhanskeko Herri Errepublikan, berriz, etzi ezarriko dute
Ukrainako Parlamentuko presidente Volodimir Groisman, atzoko saioan.
Ukrainako Parlamentuko presidente Volodimir Groisman, atzoko saioan. EFE

Erredakzioa -

2014ko abenduak 3
Minsken Ukrainako Gobernuak eta matxinoek sinatutako protokoloak ez du askorako eman. Ez, behintzat, su-etenari dagokionez. Irailaren 5ean adostu zuten menia bi aldeek. Baina ezerezean geratu da hitzartutakoa, egunero izan baitira borrokak Ukraina ekialdean. Beste aukera bat eman nahi diote orain su-etenari. Ukrainako armadako goi agintariak matxinoekin bildu dira, eta akordio bat lortu dute Luhanskeko Herri Errepublikako ordezkariekin, eta beste bat Donetskekoekin. Luhansken ostiralean ezarriko dute menia, eta biharamunean hasiko dira artilleria astuna borroka lerrotik atzera eramaten, Minskeko protokoloak jasotzen duen moduan. Donetsk eskualdean, berriz, hasieran hiriburuko aireportuan besterik ez dute ezarriko. Atzo arratsaldetik da indarrean, baina ezarri bezain pronto borroken berri eman zuten. Bi aldeak beste bilera bat egitekoak ziren atzo, menia fronte osora zabaltzeko. Donetsk hiriburuko aireportua izan da eskualdeko borroka gune nagusia. Garrantzi estrategiko handia du, eta bi aldeak hainbatetan egin dira haren jabe. Egun Ukrainako armadak kontrolatzen du.

Bestalde, Ukrainak inoiz izandako parlamentu europazaleenak onartu du gobernuaren eraketa. Parlamentuko bost alderdi europazaleek bat egin dute koalizioan, eta Radako (Ukrainako Parlamentua) 450 eserlekutatik 302 batu dituzte. Bost alderdi horietako ministroek osatuko dute gobernua; tartean eskuin muturreko Alderdi Erradikala dago.

Arseni Jatseniuk izango da gobernuburua. Horrez gain, Poroxenkoren Blokeak proposatutako Pavel Klimkin Atzerri ministroak eta Stepan Poltorak Defentsa ministroak gobernuan jarraituko dute. Arsen Abakov Barne ministroak ere karguari eutsiko dio. Bestalde, hiru atzerritarrei Ukrainako herritartasuna eman die gobernuak, ministro izan daitezen; Aivaras Abromavicius lituaniarra Ekonomia ministro izango da; Natalia Jaresko estatubatuarra Finantza arduraduna, eta Alexandr Kvitaxvili Osasunekoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna