GAKOAK

2017ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Veneto eskualdeko bi banku likidatzeko planak zergapekoen dirua jarriko du jokoan berriro ere.

Erabakia. Bi bankuen aktibo osasuntsuak Intesa San Paoloren esku jarriko dituzte, euro baten truke. Gainerako aktiboak likidatuko dira.

Laguntzak. Intesak 4.785 milioi euro jasoko ditu, bere kapital ratioari eutsi ahal izateko. Beste 12.400 milioi eskura izango ditu bermeetan, galerak kitatzeko behar izanez gero.

Inbertitzaileak. Gordailuak eta senior zorra erosia duten inbertitzaileek ez dute euro bat bera ere jarriko. Akziodunek eta junior zorpetzea dutenek, bai. Bonuak edo akzioak engainatuta erosi zituzten inbertitzaile txiki batzuk erreskatatzeko dirua jarriko du Italiako Gobernuak. Gutxienez, 50 milioi euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.