ATZOKO BESTE ESANAK

2014ko abenduaren 11
00:00
Entzun
«Europako Batasunean independentismoa ez da kontu berria. Izan ere, azken hamar urteetan EBn sartutako hamahiru estatuetatik zazpik azkeneko hamarkadetan lortu dute independentzia. Europaren hasierako jarrera independentziaren kontrakoa da, baina estatu berria sortzear denean, soluzioak bilatzen ditu. Estatu bat bitan banatzea ez da ez ona ez txarra. Eskozia, Katalunia eta Flandria dira EBn independentismo auzi nagusiak, eta beste maila batean dira Euskal Herria, Hego Tirol eta Gales».

Graham Avery

Oxfordeko Unibertsitateko irakaslea

«Kanadakoa demokrazia sendoa da, eta Espainiako Estatuak, aldiz, demokrazia gazte eta hauskorra. Kanadako Gorte Gorenak ebatzi zuen Quebeceko Gobernuak sezesioaz galde dezakeela. Hala, sezesio eskubidea aitortu zuen. Nork bere patua erabakitzeko eskubidea dauka, eta eztabaidari heldu behar zaio».

Alain G. Gagnon

Montrealgo Unibertsitateko irakaslea

«Nola gauzatu subiranotasuna zeure burua estatu gisa gobernatu ezean? Naziotasuna ez da soilik identitatea, baizik eta, bereziki, ahalmen politikoa»

Jule Goikoetxea

EHUko irakaslea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.