Ponsatiz abuztuan erabakiko du Eskoziako justiziak

2018ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Clara Ponsatiren aurkako euroagindua aztertzen ari den Edinburgoko auzitegiak (Eskozia) abuztuan ebatziko du Generalitateko kontseilari ohia Espainiaratzen duen ala ez. Bitartean, behin-behinean dago aske. Ponsatik ikustaldi batean parte hartu zuen atzo, eta argudiatu «jazarpen politikoa» jasaten ari dela. Magistratuak adierazi du «denbora eta informazio gehiago» behar duela erabakitzeko. Belgikan erbesteratuta daude Meritxell Serret, Lluis Puig eta Antoni Comin kontseilari izandakoak, eta haien aurka ere euroagindua dago ezarrita. Aske daude behin-behinean, eta datorren asteazkenean deklaratuko dute lehen instantziako epaile baten aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.