Latinoamerikako diplomazia, tinko erasoaren aurka

2014ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
Latinoamerikako gobernuek eman diote Israeli erantzun diplomatiko gogorrena, Gazaren aurkako erasoaldia dela eta. Brasilek, Ekuadorrek, El Salvadorrek, Peruk eta Txilek enbaxadoreak kendu dituzte Israeldik, eta herrialde gehienek erasoa gaitzetsi dute. Boliviak ere neurriak iragarri ditu. Evo Morales presidenteak jakinarazi du 1972ko bisa akordioa bertan behera utziko duela; horren arabera, Israelgo herritarrek bisarik gabe bidaia zezaketen Boliviara. «Bertze hitz batzuetan, horrek erran nahi du Israel estatu terrorista izendatu dugula», azaldu du Moralesek.

Jose Mujica Uruguaiko presidenteak, berriz, erran du «litekeena» dela haiek ere Israelen daukaten enbaxadorea erretiratzea. Mujicaren ustez, Israelek «iparra galdu du». «Herri juduak ekarpen handia egin dio kulturari, jakintzaren arlo guztiei, baina orain izugarria den zerbaitek preso hartu du». Busqueda astekariari erran dionez, «Palestinan» enbaxadore bat paratzeko erabakia hartu dute. Uruguaik berak Argentinarekin, Brasilekin eta Venezuelarekin batera agiri bat argitaratu du Mercosurren bileraren bukaeran, Israel gaitzesteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.