Kataluniara gertura dezatela eskatu du Junquerasek

2018ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Oriol Junqueras ERCko zerrendaburua kartzelan edukitzea erabaki zuen, joan den astean, Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileak. Orduan, haren abokatuak jakinarazi zuen Junqueras Kataluniako espetxe batera lekualdatzea eskatuko zuela, eta egin du eskaera. Horren helburu nagusia da Junquerasek erraztasun gehiago edukitzea parlamentuko osoko bilkuretara joan ahal izateko. Epaileak erabaki beharko du horietara joateko baimena eman ala ez. Matxinada, sedizioa eta diru publikoaren erabilera okerra egotzita, kartzelan dago azaroaren 2tik.

Nacio Digital agerkari digitalaren arabera, ERCk eskatuko du Junqueras presidenteorde izendatzea, hori argumentu gisa erabil daitekeelakoan hura espetxetik ateratzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.