Durangoko 52. Azoka. Irudia. Barrenkale 17-18

BERRIA, klasiko bat azokan

JON URBE / ARGAZKI PRESS

Berria

2017ko abenduak 7
2003an sortu zenetik beretik izan du BERRIAk bere erakusmahaia Durangoko Azokan, aurretik Egunkaria-k izan zuen bezala. Eta aurten ere ez dio huts egin irakurleekin eta BERRIAlagunekin duen konpromisoari, eta Landakon jarri du bere lana erakusgarri. Ohiko agendez eta egutegiez gain, BERRIAk Jakin-ekin eta Elkarrekin argitaratu dituen liburuak —Ekialde hurbila, muinak eta ertzak (Mikel Aiestaran, Ane Irazabal eta Karlos Zurutuza) eta Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna (Enekoitz Esnaola)— daude eskuragarri mahaian, baita Anjel Lertxundiren zutabe hautatuen bilduma ere (Hitz beste. 2003-2017).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna