Albistea entzun

Buruko osasuna. Bazterkeriaren aurka

Bidean aske sentitzeko ametsa

Gaitzaz gain, gizartearen uste ustelen zama jasan behar dute buruko gaixoek.

Gero eta gehiago ausartzen dira ozen jardutera: dagokien tokia aldarrikatzera
Agifes elkarteak Donostiako Loiola auzoan duen elkartearen hainbat erabiltzaile, aste honetan, sukaldaritza tailerrean.
Agifes elkarteak Donostiako Loiola auzoan duen elkartearen hainbat erabiltzaile, aste honetan, sukaldaritza tailerrean. JON URBE / ARGAZKI PRESS

Arantxa Iraola -

2014ko urriak 11

Gaiztoak sentitzen garen pertsona onak gara. Buruko gaixotasuna duten pertsona eta senideen EAEko elkarte Fedeafesek eritasun horien inguruan zabalduta dagoen «estigmari» buruz txosten bat kalean du, iaz egina. Testu hasieran jasotako esaldiaren antzeko hitz gordinez josita dago, gaitz horien inguruko mesfidantza eta beldurren erakusgarri. Buruko eritasunaren inguruko hainbat eragilek —berrehun pertsona inguru izan dira denera— hartu zuten parte txostenean, tartean gaixoak ere bai. Lehen pertsonan.

Nitaz mintzo dira, eta ez naute aintzat hartzen. Bazter utzita sentitzen dira usu gaixoak. Txostenean, bazterkeria hori saihesteko hainbat iradokizun ematen dira. Eta ahaleginik ez da falta. Yolanda Iglesias, esaterako, Agifes Gipuzkoako gaixoen eta senideen elkarteko profesional bat da, psikologoa. Fedeafesek gaiari buruz plazaratutako txostenean parte hartu duten adituetako bat da, eta Donostiako Loiola auzoan Agifesek gaixoentzat duen aisialdi zentroko arduradunetako bat. Eriei autonomia emateko aparteko ahaleginak egiten dituzte; haien nahi eta desioak aintzakotzat hartzea da haien helburu nagusia. «Hona datorren pertsona izen eta abizenekin dator, ez gaixotasunaren ondorioz jarritako etiketekin etenik gabe egotera», ohartarazi du. Aisialdiarekin lotutako hainbat jarduera lantzen dituzte, eta beraiek erabakitzen eta zuzentzen dituzte: gaixoek.

Tratuan, gaixoa naiz jendearentzat, arraroa... Estigmaren ondorioak usu ikusi ditu Iglesiasek; erien bihotzetan, begietan. Eta bazterkeria horren kontra ari dira, batez ere, eriekin antolatzen dituzten jardunbideetan. «Buruko erientzako zentro bat da hau, baina beraien gaitasunei erreparatzen diegu, batez ere, eta ondo pasatzeko gogoari. Urte asko daramatzate buruko gaitzarekin, eta diagnostikoari besterik ez zaio erreparatzen sarri. Eta, bale, gaitz bat dute, baina beste gauza asko ere badira». Hori indartzen dute. «Adituekin nazka-nazka eginda daude, hemen adituak gaixoak dira: beraiek». Kontzeptu aldaketa bat aldarrikatzen dute. «Ez gara buruko eriei buruz mintzo: zentroaren erabiltzaileak dira».

Gehiegi babesten ditugu, umeen moduan tratatzen ditugu buruko eritasunak dituzten gure senitartekoak. Erien senitartekoen kezkei ere erreparatu diete Fedeafesen txostenean. Asko dira; besteak beste, gehiegizko babesa. Beren eguneroko jardunean ere, askatasunerako bidean ematen dieten bultzadan, Iglesiasek aitortzen du nekeak izan dituztela usu erien etxekoekin. «Niri, esaterako, ama batzuk etorri zaizkit: 'Nola, nire alabak erabakiko duela halako tokitara joango den edo ez den joango?'». Baina argi du: «Hau helduen zentro bat da».

Lanik ez dut aurkitzen. Aisialdiko zentro bat dira, eta bertara doazen eriek bertako jardueren inguruan antolatzen dute, oro har, eguna. Eri askok inoiz lanik egiteko modurik ez dute izan, eta horren ondorioak jasaten ari dira. Askotan egoera zailak izaten direla dio Iglesiasek: «Elbarrien artean, lanerako aukera urrienak dituztenak buruko eriak dira».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Osasunbideko erietxe bat, Tuteran (Nafarroa). ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Kutsatuen kopurua behera eta behera ari da Hegoaldean

Gotzon Hermosilla

Beste 365 positibo atzeman dituzte, bezperan baino 29 gutxiago. Kutsatutako gaixo bat hil da Nafarroan, 74 urteko gizonezko bat

 ©BERRIA

Gehiago zabaldu dira arrakalak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Izurriteak eragin zuzena izan du emakumeen egunerokoan; hainbat eta hainbat aritu dira lan prekarioetan eta feminizatuetan, baldintza okerretan, eta zaintza lanak ere haien ardura izan dira. Eragileek egoeraz hausnartu beharra nabarmendu dute, zaintza sistema publiko baten aldarria helburu.

Erizain bat Galdakaoko ospitalean lanean. ©ANDONI LUBAKI / FOKU
Liburuxkaren aurkezpena, ostegunean, Pasaian. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Emakumeen ahotsei so

Jone Bastida Alzuru

'Baina zer ari zaigu gertatzen? Pasaiako emakumeak pandemiako bizipenak partekatzen' liburuxka argitaratu dute. Egileek diote prozesua «ahalduntzailea, askatzailea eta sendatzailea» izan dela.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Arantxa Iraola

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna