Katalunia

Puigdemontek botoa delegatzea onartu du Mahaiak

2018ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Carles Puigdemont JxC Junts Per Catalunyako diputatuak botoa delegatu ahal izatea onartu du Kataluniako Parlamentuko Mahaiak. Auzitegi Konstituzionalak urtarrilaren amaieran baliogabetu zuen aukera hori. Hemendik aurrerako osoko bilkuretan Elsa Artadik (JxC) bozkatuko du Puigdemonten ordez. Ikusteko dago oposizioak eta Espainiako Estatuak nola erantzungo dioten erabakiari. JxCrentzat, betetzen dira Puigdemontek botoa delegatu ahal izateko baldintzak: atxilotu zuten, igaro da epailearen aurretik, eta behin-behinean kartzelatuta dago. Turull, Rull, Sanchez(JxC), Junqueras eta Romeva (ERC) egoera berean daude, eta bozkatu dezakete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.