SOSLAIA. Giusseppe Conte

Esperientziarik gabe, goraino

Iosu Alberdi.
2018ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
Italiako lehen ministroa bihurtzeko hautagai Giusseppe Conte (Volturara Appula, Italia, 1964) zuzenbide irakaslea da, politikan esperientziarik gabekoa. Ezkerreko hautesle ohia dela esana du, baina azpimarratu du «XX. mendeko eskema ideologikoak» albo batera uzteko garaia dela. Era horretan, M5Sren eta Lega Norden hautagai bihurtu da, soslai teknikoa izan arren, bi alderdiek hauteskunde kanpainan baztertu zuten zerbait.

Contek Erromako La Sapienza unibertsitatean egin zituen zuzenbideko ikasketak, eta ordutik irakaskuntza izan du ogibide nagusia. Atzerriko hainbat unibertsitatetan ere ondu ditu ikasketak. Halere, azken egunetan dudan jarri da horien zilegitasuna.

Irakaskuntzatik at ere hainbat lan izan ditu. Abokatu bulego bat du, eta Justizia administratiboaren presidentetza batzarreko kide da. Bestalde, Italiako Cofindustria patronaleko kultura batzordeko kide ere bada Conte.

Halere, Conteren izena hauteskunde kanpainan atera zen lehen aldiz gizartera, M5S mugimenduak Administrazio Publiko, Desburokratizazio eta Meritokrazia ministrogai gisa aurkeztu zuenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.