Gazteleraz eskolatzeko laguntzak, etenda

2018ko otsailaren 21a
00:00
Entzun
Generalitateari arrazoia eman dio Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Izan ere, LOMCE hezkuntza erreformaren zenbait artikulu bertan behera utzi ditu auzitegiak, hezkuntzari dagokionez autonomien eskuduntzak urratzen dituztela argudiatuz.

Artikulu horien arabera, Katalunian seme-alabak gaztelaniaz eskolatu nahi zituzten familiei funts publikoetatik ordaindutako 6.000 euroko diru laguntza bat ematen zitzaien. Faktura hori, gero, Generalitateari helarazten zion Espainiako Gobernuak. 2013ko azaroan sartu zen indarrean LOMCE, eta Generalitateak 2014an jarri zion helegitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.