Olympiakos 75 Baskonia 64

Ez ditu bere gabeziak konpondu

Baskoniak galdu egin Olympiacosen aurka, Euroligako lehen partida. Erasoan argitasunik gabe eta behartuta aritu da; defentsan, berriz, bigun eta zuloak utziz
Olympiacoseko Printezis eta Baskoniako Xengelia borrokan, atzoko partidan.
Olympiacoseko Printezis eta Baskoniako Xengelia borrokan, atzoko partidan. PANAGIOTIS MOSCHANDREU / EFE

Ainara Arratibel Gascon

2017ko urriak 13
Olympiakos.Strelnieks (8), Mantzaris (2), Papapetru (2), Printezis (17), Milutinovic (9)— hasierako bostekoa— Agravanis (13), Papanikolau (11), Thompson (9) ,Toliopulos (3), Mcealn (2).

Baskonia. Granger (12), Timma (3), Janning (5), Diop (7), Xengelia (13)—hasierako bostekoa— (13), Voigtman (11), Huertas (10), Poirier (3).

Markagailua. 16-12, 41-33 (atsedenaldian); 60-49 eta 75-64.

Epaileak. Boris Rizhik, Fernando Rocha eta Amit Balak.

Bestelakoak. 4.000 ikusle Heraklio Arenan. Olympiakos zigortuta zegoen lehen partida etxetik kanpo jokatzera, iragan denboraldiko Euroligan bere pabiloian gertatu ziren hainbat istiluren ondorioz. .

Baskoniak ez du ondo hasi bere jarduna Euroligan. 75-64 galdu zuen atzo Olympiacosen aurka, eta Greziako taldeak arabarren mamu beltza izaten segitzen du. Hamahiru partida dira jada Olympiacosi kanpoan irabazi gabe. Prigioniren taldea nahi eta ezin ibili zen. Margailuan gerturatu arren, greziarrek kontrolpean izan zuten uneoro partida. Denboraldi hasiera honetan erakutsitako gabeziak errepikatu zituen Baskoniak. Erasoan argitasunik gabe eta behartuta aritu zen, eta defentsan bigun, errebotean gaindituta. Olympiacosek 35 jaso zituen, eta Baskoniak 23.

Aukera paregabea zuten arabarrek, Olympiacosen aurkako bolada txarra eteteko. Batetik, Greziako taldeak Kretako Heraklio Arenan jokatu behar izan zuen, zigortua baitzegoan. Gainera, taldeko izarra falta zuten greziarrek: Spanulis—Printezis izan zen haien jokalari onena, hamazazpi punturekin—.

Baina Prigionik zuzentzen duen taldea esku hutsik itzuli zen etxera. Neurketako lehen minutuetan baino ez zen aurretik egon Baskonia: 2-6 eta 9-12. Xengeliak greziarren uztaipean erakutsitako nagusitasunari esker izan zuen abantaila hori. Dena den, lehen laurden hori ere aurretik amaitu zuen Olympiacosek: 16-12.

Delfino eta Huertas kantxartu zituen bigarrengoan taldeari erasoan argitasun gehiago eman asmoz Prigionik. Baina alferrik izan zen. Defentsan, berriz, Olympiacosek edonon aurkitu zituen zuloak, eta saskiratze errazak lortu zituen Strelnieksen Agravanisen eta Thompsonen bidez. Hala, batez ere laurden horren bigarren partean neurketa haustear ere egon zen. Hamahiruko aldea zuen, 39-26, bi muntu falta zirenean. Azken minutun, haatik, Grangerrek bi saskiratze lortu zituen,eta zortzi puntura jaitsi zuen errenta: 41-33.

Bazen, beraz, oraindik itxaropena. Aldagelatik bueltan jokoa zertxobait biziagoa izan zen bi taldeen aldetik, eta joan-etorri horretan Baskonia hobeto lehiatu zen. Defentsan ere zertxobait gehiago estutu zuen. Baina aldea murrizten zuen aldiro, Olympiacosek ondo erantzuten zuen, eta Greziako taldeak 11 puntuko aldearekin ekin zion azken laurdenari. 60-49

Baskoniak zortzi puntura jaitsi zuen aldea laugarren laurdena hasi eta berehala. Baina Olympiacosek ez zuen ezustekorik nahi izan, eta 10-0eko partizal batekin—Papanikolauk bi hiruko sartu zituen—hamasei puntuko aldea lortu zuen lau minutu baino falta ez zirenean. 70-54. Lasai amaitu zuen norgehiagoka.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna