Osasuna 1. Eibar 1

Puntua, uzta eskasa

Berdindu egin dute Osasunak eta Eibarrek, eta ez die askorako balio puntuak. Armaginak aurreratu dira bigarren zatian, baina azkar berdindu dute gorritxoek
Jaime Romero eta Inui lehian, atzo gaueko partidan, Sadarren.
Jaime Romero eta Inui lehian, atzo gaueko partidan, Sadarren. JAGOBA MANTEROLA /ARGAZKI PRESS

Aitor Manterola -

2017ko martxoak 14

Golak. 0-1: Kikek (72. min.). 1-1: Kodrok (79. min). Epailea. Jaime Latre. Txartel horiak: Osasunako Fuentes, R. Torres, J. Romero eta R. Loeri, eta Eibarreko Dani Garcia, Arbilla, Capa eta Ramisi. Bestelakoak. 11.262 ikusle Sadarren. Osasunako jokalariek amaren abizenarekin jokatu zuten, Emakumeen Eguna gogoratuz.

Simetrikoa izan zen bilakaeran atzoko derbia. Sadarren, Eibarrek dotore ekin zion partidari, eta sailkapenean Osasunari ateratzen dion aldea hain handia zergatik den erakutsi zuen. Baina ez zion etekinik atera nagusitasunari, eta gauzatu ezin horretan erabateko eragina izan zuen Siriguk, Osasunako atezainak. Atera joandako baloi guztiak urrundu eta geratu zituen. Etxekoen nagusitasuna azkeneko hogei minutuetan iritsi zen. Aukera onak sortzeko gai izan zen, baina Yoel atezainak ondo bete zuen lana; golean ezin izan zuen ezer egin. Hasi eta buka antzera egin zen partida, bietako bat bestea baino askoz gehiago izanez, eta atezainen luzimenduarekin.

Emaitzak ere berdin utzi zituen bi taldeak, puntu ale bakarrarekin, eta gutxiegi izango dela pentsatuta. Osasunak irabazi gabe jarraitzen du aspaldian, eta atzoko puntuak ez dio ezertarako balio. Zulo-zuloan segitu beharko du. Eibarreko jokalarien aurpegi ilunak epaileak amaiera adierazi zuenean garbi azaldu zuen ere puntuak ez diela balio. Europarako lehian, ez da aurrerapausoa.

Eibartarren kasuan, puntuaren eskasia indartzeko, bada beste egoera bat ere: Osasuna baino gehiago izan zen minutu askoan. Baloiaren jabe eginda erabat, baina erraztasun handirik gabe etxekoen defentsa gainditzeko. Abiadura bizitzea falta izan zitzaion, aldatzea erritmoa. Zuloak zeudenean, gehiago baliatzea. Gola, hain justu, abiadura aldaketa bizi batean sartu zuen. 72. minutua zen, eta Pedro Leonek barrura egin zuen eskuin hegaletik, Capari lekua uzteko kanpoan, marraren gainean. Bizi eman elkarri baloia, eta bizkaitarraren paseari amaiera oso ona eman zion Kikek. Aurrelariak ukitu zuen lehen baloia izan zen hori, zelairatu berria baitzen.

Golak eta Eibar aurretik jartzeak ez zuen inor harritu. Ordura arte partidak eta jokoak izandako bilakaera ondo azaltzen zuen. Lasaitu ederra hartuko zuen Inuik golarekin, lau bat jaurtiketa egin baitzituen jokatutako 64. minutuetan, baina asmatu ezin. Siriguren lan zoragarria bere jaurtiketetan azaldu zen, eta bigarrenean, Oierrek atera zion ateko marratik 52. minutuan.

Atzetik zela, Osasuna piztu

Zoro samarra zihoan bigarren zatia, eta partida hausteko zantzuak azaldu ziren. Eibarrek gola egin zuenean, ematen zuen bukatu zirela kontuak Sadarren, baina orduan piztu zen Osasuna. Gola jaso eta zazpi minutura egin zuen berdinketa Kodrok, ahoko zuloan, Jaime Romeroren jokaldi onetako bat baliatuz. Jarraitu zuten etxekoek garaipenaren bila, baina Yoelek ez zien utzi. Azkenean puntua bientzat. Lan asko bai, baina uzta eskasa. Bien asmoak bete daitezke oraindik, baina pausoak banaka emanda, ez dira urrutira helduko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna