Albistea entzun

REALA. 1. BETIS. 0

Berriz ere bide egokian

Jokoari dagokionez, gotitik behera nagusitu zaio Reala Betisi, eta Velak egin du azkenean merezitako gola. Sailkapenean hamar puntu dituzte txuri-urdinek
Realeko jokalariak Carlos Velak eginiko gola ospatzen, atzo, Anoetan, Betisen aurka jokaturiko partidan.
Realeko jokalariak Carlos Velak eginiko gola ospatzen, atzo, Anoetan, Betisen aurka jokaturiko partidan. JAVIER ETXEZARRETA / EFE

Jon Eskudero -

2016ko urriak 1

Golak. 1-0: Velak (63. min.). Epailea. Trujillo Suarez. Txartel horiak: Realeko Iñigori; eta Betiseko Brasanaci, Joaquini eta Brunori. Bestelakoak. 18.310 ikusle Anoetan.

Patata ateratzeko jorratu egin behar izaten da lehenbizi. Akaso, baratza kontuetan ez dute gehiegi ere jakingo Realeko jokalariek, baina jakin badakite lana dela fruituak jasotzeko biderik onena. Esan eta esan ari ziren aspaldian, etorriko zirela emaitza onak. Eta bai, ez zuten arrazoi faltarik. Lana, pazientzia eta joko gustagarriaren ondorio, garaipen garrantzitsua lortu zuten atzo Anoetan, Betisen aurka. Jokoari dagokionez, goitik behera nagusitu ziren txuri-urdinak, baina bazen beldurra gol ezak ukatuko ote zizkien hiru puntuak. Ez zen hala izan. Oiartzabalen pase eder bati amaiera hobea eman zion Velak 63. minutuan eta, hala, hamar punturekin da sailkapenean Eusebioren taldea. Egonkor, beraz.

Entrenatzaileak berak esana zuen, Las Palmasen aurkako distira berari eutsita, zaleei garaipena eskaintzea zutela helburu. Ondorioz, logikari eutsiz, orduko hasierako hamaikako bera zelairatu zuen. Halabeharrak eraginda, aldaketa bakarrarekin: Zaldua aritu zen Carlos Martinezen ordez. Partidak hasiera hotza izan zuen, berdindua, baina minutuek aurrera egin ahala nagusitzen hasi zen etxeko taldea. Jokoaren ekimena eraman zuen, protagonista izan zen baloiarekin, eta 19. minutuan izan zuen lehen gola aukera Willian Josek. Haren burukada Adanek geratu zuen.

Bere horretan jarraitu zuen Realak. Xabi Prietok gertu izan zuen gol eder bat 28. minutuan, baita ere geroago Willian Josek berak, baina ez zuten asmatu. Hainbat mehatxu egin zituzten Betisen area barruan Realeko jokalariek, baina aparteko sustorik eman ezinda aritu ziren. Gainera, kontraerasoan pare bat abisu eman zituzten bisitariek. Velak zelai erdian birritan galdutako baloien erruz, Rullik luzimendua atera behar izan zuen. Ongi aritu zen atezaina. Sendo.

Etenaldira, lasaiago

Bigarren zatiak lehengo lepotik izan zuen burua. Jokoan nagusi zen Reala. Erabat, gainera. Ekin eta ekin ari zen aurkariaren area barruan, baina zorteak ez zion gehiegi lagundu. Azken pasean ez ziren finegi ere aritu txuri-urdinak. Berriro ere ia betiko mamuak agertuko ote ziren beldur ziren harmailetan bildutako jarraitzaile gehienak. Izan ere, joko ona egin arren, emaitza ez baitzuten lagun. Husnakoak ez zien askorako balio. Ordea, taldeko bi magoak agertu ziren 63. minutuan. Eskuin hegalean Oiartzabalek baloia hartu, bigarren zutoinera erdiratu eta han agertu zen Vela. Bere burua lurrera botata, gol ona egin zuen. Lasaitasunaren gola. Gerora ere aukerak izan zituzten 2-0ekoa egiteko, baina alferrik.

Garaipenaren ondoren, txalo artean agurtu zuten zaleek Reala. Eta garbi dago erregulartasuna lortuz gero zeresana eman dezakeela taldeak. Etenaren ondoren, San Mamesen ekingo dio berriz ligari Eusebioren taldeak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©UNAI ZABALETA

«Eibarrekin Lehen Mailara igotzea baino ez daukat buruan»

Iñaki Berastegi

Etxean bikain abiatu du sasoia Eibarrek, baina etxetik kanpo, nahi eta ezin. Arbillaren ustez, partida guztiak irabazteko «gosea» izan behar du taldeak igoeragatik borrokatzeko.
Realeko Franssi eta Betiseko Leles, lehian, atzo Zubietan jokatutako norgehiagokan. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Merezi izatea ez da nahikoa izan

Ainara Arratibel Gascon

Realak puntu batekin konformatu behar izan du Betisen aurka. Nagusi izan da, baina gola sartu diote bi jokaldi soltetan, lehen zatiaren bukaeran eta bigarrenaren hasieran

Annemiek van Vleuten, podiumean, ortzadar maillota soinean, eta urrezko domina kolkoan. ©DEAN LEWINS / EFE

Lesioak ere ez du urrundu ortzadarretik

Beñat Mujika Telleria

Annemiek van Vleuten da munduko txapeldun berria. Giroaren, Tourraren eta Vueltaren ondoren, pokerra lortu du Herbehereetakoak
Nerea Arruti, garaipena ospatzen. ©Idoia Zabaleta / FOKU

Nerea Arrutik eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute Euskal Pentatloia

Edu Lartzanguren

Iruretagoiena bigarren urtez nagusitu da. Iazko irabazle Karmele Gisasola bigarren geratu da.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...