Albistea entzun

Mauleko bestak

Garai bateko ospearen bila

Zuzeneko kontzertu gehiago izango da aurten Mauleko bestetan. Euskarak Zinka ostatuan, Kanta Lextarre ekitaldian eta bertso poteoan izango ditu hitzordu nagusiak
Euskal preso eta iheslarien aldeko bertso poteoa, Mauleko bestetan, artxiboko irudi batean.
Euskal preso eta iheslarien aldeko bertso poteoa, Mauleko bestetan, artxiboko irudi batean. BERRIA

Garbine Ubeda -

2017ko uztailak 13

Baionan egin ohi den bezala, herriko gakoak botaz bat ekingo zaio Mauleko besta ofizialari, gaur, 20:30ean. Camille Lopez errugbi jokalariak ditu sinbologia horren lanak hartuko aurtengoan. Azken urteetan errotu den ohiturari jarraikiz, bestalde, festazaleak zuri-gorri jantzita helduko dira plazara, batzuk zuzenean, eta beste asko, txarangei jarraikiz. Hain zuzen, Elektrotxaranga eta Pistons à Coulisse ordu erdi lehenago hasiko baitira karrikaz karrika giroa animatzen.

Besta aski tradizionalak eskaintzen ditu Zuberoako hiriburuak, urtetik urtera gorabehera handirik gabekoak, eta berori izan liteke garai batean izandako ospea eta jendetza apurka galduz joateko arrazoia. Aurten, halere, aurrekoetan izan ez den ahalegina sumatzen da egitarauan, zuzeneko kontzertu gehiago programatu baitira. Besteak beste, Pauline eta Juliette bikotea eta Belarran ska-rock taldea ariko dira.

Ikusleak erruz biltzen dituena eta urtetik urtera sendoago dabilena, berriz, Zinka ostatua da. Ostatua kudeatzen duen taldeak, Zinka Bizirik elkarteak, sortze beretik izan du argi bere helburuak kultura sustatzea eta jendearen arteko harremanak jostea direla, eta, bide horretan, ekitaldi ugari antolatzen ditu urte osoan, bereziki zuzeneko kontzertuak. Herriko bestei dagokienez, alternatiba bat erakustea dute xede. Elkarteko kide Iulen Giressek azaldu duenez, «beste musika estilo batzuk pasaraztea xerkatzen dugu Zinkan, ez horren talde famatuak beharbada, baina beste molde batekoak ekartzea. Besta batzordeak ere onartzen du Zinka ostatua bakarra dela non jendeak jarraitzen duen etortzen».

Zinkan arreta berezia jartzen diete zuzeneko emanaldiei. «Saiatzen gara egitarau erakargarria osatzen», dio Giressek, «aldamenetik pasatzerakoan, ostatu barnera sartzeko gogoa emango duten kontzertuak eskaintzeko ahalegina egiten dugu». Halaber, gutxienez taldeen erdiak euskaldunak izatea bilatzen dute. Arian-arian, kontaktu anitz batu dituzte Zinkakoek, eta aurtengo bi talde, esate baterako, «Tolosaldeko lagun baten bidez lortuak dira». Horietariko bat, Glaukoma taldeko kantaria da. Little Martin Selektah, hain zuzen, gaur ariko da Zinkan, Xiberoots taldearekin batera. Kontaktu bidez lorturiko bigarren taldea Eztanda da. Iruñeko rock taldeak Zezenaren Taldea eta DL Flop-ekin batera joko du bihar, hilak 14.

Larunbaterako ospakizun zabalagoa antolatuko du Zinka Elkarteak. Hasteko eta behin, zikiro jana eskainiko dute ostatuan, 20:30etik goiti. Gainera,Underzüt eta Pampa taldeek kontzertua eskainiko dute.

Euskaraz, ostatuz ostatu

Mauleko bestetako ekitaldirik esanguratsuenetako bat euskal preso eta iheslarien aldeko bertso poteoa da, Herrira eta Koblaka elkarteek urtero antolatzen dutena. Duela sei urte inguru egin zuten estreinakoa, uztailaren 14an, hain zuzen, eta, geroztik, data berean mantendu dute, aste barruan ala asteburuan egokitu den begiratu gabe, «nahiz eta biharamunean lanera joan behar denean egunik egokiena ez izan», Joanes Etxebarria antolatzaileak azaldu duenez. Ekitaldiaren helburua «ez da hainbeste diru kontua», dio Etxeberriak: «Erran gabe doa familiak lagundu nahi ditugula haien gastuetan, baina Maulen bizi dugun egoeragatik, presentzia bilatzen dugu, batik bat».

Puntako bertsolariak eramaten saiatzen dira, eta «multzo polita biltzen da urtero; kontua da multzo polit hori ikusi egiten dela Maulen barrena», jarraitu du Etxeberriak, «poteoan oso bestelako giroan diren tabernetan ere sartzen garelako». Bertso poteoa trikitilariez eta Xiberoots musika taldeko kideez lagunduta egiten dute. Aurtengo bertso poteoak Amets Arzallus, Xumai Murua eta Ramuntxo Christy batuko ditu .

Euskarak egitarau ofizialean lortu duen ekitaldi finko bakarra Kanta Lextarre da. Hebentik kultur elkartearen ekimenez egin ohi da, 2010az geroztik. Euskal kultura zabaltzea dute helburu, «baina ez leku hertsietan, ez eta folklore gisa», Mixel Etxekoparren hitzetan: «Aspaldi begiztatu nuen Lextarreko plazatxoa, txoko historikoa, herrikoia, baina orain abandonatua». Plazatxo hori berpizteko sortu zen Kanta Lextarre, «Mauleko plaza zaratatsutik bazter, geure izpirituan aritzeko». Bestalde, bertsoak leku gutxi du Zuberoan, eta, Etxekoparrek dioenez, «lehentasuna da bertsoaren entzunaraztea bertsozaleei, bertsozale ez direnei, bai eta erdaldunei ere, ezagutzen ez dutelako, eta egun horretako publikoa hiruetatik osatua da».

Aurtengoan, Xumai Murua eta Ramuntxo Christy bertsolariak ariko dira 20:00etatik goiti. Ondoren, TTBB orkestrak Zuberoako dantza kantatuak eskainiko ditu, eta, 21:30ean, talo eta tragoen ostean, Xendarineko ahizpek abestuko dute. «Hau guzia hurbiltasun batean iragaten da», azaldu du Hebentik elkarteko kideak, «modu akustikoan, plazatxoa oso egokia baita horretako».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Eguzki irratia ©Jaoba Manterola / Foku

Eguzki irratiak salatu du lege berriak ez diela lizentziarik bermatzen irrati komunitarioei

Urtzi Urkizu

Hala ere, Iruñeko Eguzki irrati libreak lizentzia eskaera egingo du. Irratiak uste du badaudela nahikoa arrazoi lege berriaz ez fidatzeko.

2020ko deialdian parte hartu zuen Oletzero bat. / ©Andrakatue

«Zarpail edo dotore, gizon edo emakume, sor ditzagun gure Olentzero propioak»

Jon Ordoñez Garmendia

Dantzan.eus atariak dei egin du etxean, eskolan, lantokian edo ikasgelan bakoitzak bere Olentzero egitera.

Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Garbine Ubeda

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.