Albistea entzun

ATHLETIC 1 EIBAR 1

Gutxirekin, ezin irabazi

Derbi itsusia jokatu dute Athleticek eta Eibarrek, eta puntu banarekin joan dira. Adurizek aurreratu ditu zuri-gorriak, eta Kike Garciak egin du berdinketa
Aduriz eta Junca lehian, atzo San Mamesen jokatu zen derbian.
Aduriz eta Junca lehian, atzo San Mamesen jokatu zen derbian. MARISOL RAMIREZ / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Manterola -

2018ko urtarrilak 27

Golak. 1-0: Adurizek (50. min). 1-1: Kike Graciak (55. min). Epailea. Melero Lopez. Ez zuen batere txartelik atera.

Bestelakoak. 39.331 ikusle San Mamesen, eta tartean, Eibarretik joandako zaleak. Giro erabat euritsua eta haizetsua izan zuten

Denean berdindu zuten atzo San Mamesen Athleticek eta Eibarrek. Gol eta puntu banarekin joan ziren biak, jokoari ez zioten aparteko graziarik egin, eta ikuskizun apala eman zieten euriari aurre eginez derbiak ikustera joan ziren zaleei. Bigarren berdinketa jarraian da Eibarrentzat, eta azken hamar partidetan ale bakarra galduta jarraituko du. Athleticek ez du galdu azken hamar horietan, baina zazpi ditu berdinduak atzokoarekin.

Jokoan inolako distirarik ez zuen izan derbiak. Derbia izan zen, beste asko bezalakoa, lehorra eta erritmoz makala. Nahiz eta saiatu zen Jose Luis Mendilibar aurretik gatza eta piperra botatzen, erabat ezohiko hamaikakoa atera zuelako, sei aldaketa eginez aurreko partidatik.

Lehen zatian nabarmendu zen gehienbat jokoaren eskasa, Athletic eta Eibar ez zirelako gai izan partida bizitzeko. Erasoari eta ikuskizunari erasan zion horrek, eta beste zerbait ere sortu zuen: bi taldeak eroso aritzea defentsako lanean. Zuloak utzi arren lerroen artean eta lerro batzuen barruan, bietako inor ez zen gai izan aurkaria zulatzeko.

Aukerak bakanak izan ziren, eta bestearen hutsek eragindakoak, gainera. Eibar nabarmendu zen horretan, eta 11. minutuan, gutxi behar izan zuen Williamsek gola bihurtzeko Junca eta Dmitrovicen artean eragindako hutsa. Atezain serbiarrak galarazi zion eskuarekin azken unean gola aurrelariari. Beste aldean, Iturraspek ia bere atean sartu zuen gola, baloia urruntzen hasi zenean. Etxekoen aldeko beste aukera 31. minutuan sortu zuen Eibarrek, Arbillak eta Juncak kale egin zutenean goiko baloi baten bila joandakoan, baina Dmitrovicek zuzendu zien akatsa, Williamsi baloia kentzearekin bat.

Eibarrek mendean izan zuen partida lehen zatiaren pusketa handi batean, baina aurkaria menderatu gabe. Baloiaren jabe egin, eta mugitu zuen zentzuz, baina ez Athletici min emateko neurrian. Bitartean, eroso antzean zen etxeko taldea, eta ohikoa duen legez San Mamesen, piztualdi indartsua izan zuen une labur batean. 34. minutuan, Etxeitak kanpora bota zuen Williamsek korner batean erdiratu zion baloia. Hurrengo minutuan, Adurizek egin zuen errematea, Saboritek eta Susaetak ezkerretik ondo landutako jokaldian.

Lehen zatiko azken errematea Kikek egin zuen, buruz, baina erdira atera zitzaion, Herrerinen eskuetara.

Golak, bigarren zatian

Pixka bat biziagoa izan zen bigarren zatia, eta horretan eragina izan zuen Athleticek 50. minutuan sarturiko golak. Williamsek eskuin hegala ondo baliatuz, baloia zelaiaren bukaeraraino eraman zuen, eta erdiraketa buruz bultza zuen Adurizek bigarren zutoinean, bakar-bakarrik zela. Etxekoei indarra eta konfiantza eman zien golak, bost minutura, Williamsen antzeko beste jokaldi batean, Raul Garciak kanpora egin zuen errematea.

Eibar, baina, berriz egin zen baloiaren jabe, eta Orellana eskuin hegalean jarriz hantxe aurkitu zuen zuloa. Gola 73. minutuan egin zuen Kikek, hegal horretanCharlesek jasotako baloiari etekina ateraz. Nagusi bukatu zuen partida Eibarrek, baloi jabetza luzeekin, eta Athleticen ezinari txistu egin zioten zaleek; baita Zigandari ere, Vesga atera zuenean Susaetaren ordez bukaeran.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BENFICA

«Asko ikasi dut hilabete hauetan, halako heldutasun bat nabari dut»

Iñaki Berastegi

Benfica taldean eta Lisboa hirian «gustura» dago Ander Izquierdo: «Beste esperientzia bat bizi nahi nuen». Sasoia min hartuta hasi ostean, «pixkanaka» tokia egin du taldean.
Fem van Empel eta Mathieu van der Poel, garaipena ospatzen, Munduko Txapelketan. ©UCI-BAS CZERWINSKI / EFE

Etxean bezala, inon ez

Eñaut Agirrebengoa

Fem van Empelek eta Mathieu van der Poelek ziklo-kroseko Munduko Txapelketa irabazi dute, etxeko zaleen gozamenerako; aurrenekoz gailendu da Van Empel, eta bosgarrenez Van der Poel.
Eskalatzaile bat, aldapan gora, pioletak eta kranpoiak lagun dituela. ©XABIER MUJIKA

Iraule: Nardasakon kanala

Xabier Mujika

Aizkorriko kanalen artean, Nardasakon da errazenetako bat. Aproposa da pioletekin eta kranpoiekin hasiberriak direnentzat.
Haur bat eskalatzen, atzean laguntza daukala, Donostiako The Factory Boulderren. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Modaren sokatik zintzilik

Beñat Mujika Telleria

Azken urteetan gorakada nabarmena izan du rokodromoko eskaladak. Garai batean mendira eskalatzera joaten zirenak noiznahi presta zitezen sortu ziren, baina, gaur egun, geroz eta bereiziago daude bata bestetik. Kirol osoa da, mugimendu asko lantzeko aukera ematen baitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...