Kanpaina bat hasi dute auzi politikoak amaitzeko eskatuz

Ekin-eko kide izatea egotzitako lau auzipetuek apirilaren 14an izango dute epaiketa.Dei egin dute argazkiak bidaltzera egoera salatu asmoz

Patxi Arratibel auzipetua, atzo, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan. I.U. / ARP.
joxerra senar
Iruñea
2016ko martxoaren 31
00:00
Entzun
«Ez gara egoera honetatik igarotzen garen lehenak, ea azkenak izaten garen». Bi aste barru, Espainiako Auzitegi Nazionalean akusatuen aulkian eseriko dira Gorka Mayo, Gorka Zabala, Patxi Arratibel eta Iker Moreno. 2010eko urtarrilaren 18an atxilotu zituen Guardia Zibilak eta inkomunikaziopean torturak jasan zituztela salatu zuten. Arratibelek polizia etxean egindako deklarazioetako batean Aztnugal: laguntza alderantziz. Hitz hori torturaren aurkako aldarri bihurtu, eta azken asteetan errealitate lazgarri horren aurkako hainbat ekinaldi antolatu dituzte. Datozen egunetan, epaiketaren atarian, «koska bat harago» joan nahi dute. «Torturak salatu ondotik, ideien ondorioz Madrilen egiten diren epaiketa politikoak salatzen» hasiko dira.

Atzo goizean, Espainiako Gobernu ordezkaritzaren aurrean, eman zuten kanpainaren berri. Alde batetik, apirilaren 9an, salbuespenezko legediari eta epaitegiei buruzko hitzaldi bat antolatuko dute Kondestable jauregian, eta Iñigo Iruin eta Amaia Izko abokatuek parte hartuko dute bertan. «Gure helburua da bertaratzen direnek lehen eskuko informazioa jasotzea epaiketa horien isilpeko kontuez», aipatu zuen auzipetuetako batek, Gorka Mayok.

Era berean, torturen eta epaiketa politikoen aurkako jarrera adierazteko eta auziperatuei elkartasuna azaltzeko, herritarrei eskatu diete Internet bidez argazkiak bidaltzeko: Twitterren,#aztnugal1000kaurpegi traolaren bidez edo [email protected] posta elektronikora bidalita.

Parlamentua eta Arartekoa

Horrekin batera, Nafarroako Parlamentuan lan saioa izango dute apirilaren 6an eta hurrengo egunean Nafarroako Arartekoarekin bilduko dira. Bi kasuetan Roxika Iriarte, Eneko Compains eta Joxe Aldasoro ere eurekin izango dira. Hirurek beste epaiketa bat izango dute maiatzaren 17an. Epaiketa horiekin behin betiko bukatzeko eskatuko dute bertan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.