Zerbitzu militarra derrigorrezkoa izango dela berretsi du Frantziak

Iritzi kontrajarriak eragin ditu gobernu barruan nahitaezkotasunari buruzko baldintzak. Apirilean aurkeztuko dute proposamena

Aitor Biain -

2018ko otsailak 14
Frantziako presidente Emmanuel Macronek duela hilabete agindu zuen bete egingo duela hauteskundeetan egindako iragarpena: nahitaezko zerbitzu militarra berrezarriko du. Benjamin Griveaux gobernu bozeramaileak hautu hori berretsi du orain, eta adierazi du zerbitzu militar hori «nazionala, derrigorrezkoa eta unibertsala» izango dela. Nolanahi ere, iritzi ezberdinak sortu ditu nahitaezkotasunaren baldintzak gobernu barruan. Eledunak ez du eztabaidan sartu nahi izan: «Zerbitzu nazional unibertsala izango da, adin talde oso bati eragingo diona, eta derrigorrezkoa».

Azken egunetan, iritzi kontrajarriak eman dituzte Macronen gobernu kideek. Gerard Collomb Barne ministroak derrigorrezko soldadutza baten alde zegoela adierazi bazuen ere, Florence Parly Defentsa ministroak zalantzan jarri zuen hori egun batzuk lehenago, azpimarratuz ez zela nahitaezkoa izango «segur aski». Parlyk nabarmendu zuen, baina, gazteentzako erakargarri izateko moduak bilatuko dituela gobernuak. Gazte Politikarako Orientazio Batzordeak, bestalde, ontzat eman zuen zerbitzua berrezartzea, baina derrigorrezkoa ez izatea gomendatu zuen.

Bi edo hiru milioiko kostua

Frantziaren, armadaren eta gazteen arteko lotura sendotzeko asmoz derrigorrezko zerbitzu militarra berrezartzeko ideia 2015eko erasoen ondotik etorri zen, baina kezka sortu du armadaren kostua eta harrera gaitasuna dela eta. Bi eta hiru milioi arteko kostua izatea aurreikusten baita.

Edonola ere, gobernu bozeramaileak aditzera eman duenez, «datu teknikoak» aztertzen ari da Macronen gobernua oraindik, eta apiril amaierarako aurkeztu nahi dute auzia argituko lukeen txostena. Halaber, Frantziako Parlamentuak ere agiri bat helaraziko dio datozen egunetan gobernuari.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna