Euskararen aurkako manifestazioa eta frankismoa alderatu ditu Martinezek

Geroa Baik dio UPN eta PPren mozioek gogora ekartzen dituztela «Oriente plazan diktadoreari babesa agertzeko» egindako bilkurak

Jon Ander De la Hoz -

2018ko maiatzak 18
Geroa Baik uste du ez dagoela «arrazoi sendorik» euskararen aurka datorren ekainaren 2rako Iruñean antolatu duten manifestaziorako. Hala azaldu zuen atzo koalizioko eledun Koldo Martinezek: «Uste dugu euskarak Nafarroako administrazioan duen balorazioaren inguruko gezurrak sortzen aritu diren sektoreak daudela». Halaber, manifestaziora joateko autobusak udalek ordaintzea eskatzeko UPNk eta PPNk bultzatutako mozioen aurka egin zuen Martinezek: «Mozioek frankismoak garai hartan antolatutako manifestazioak gogorarazten dizkigute, Oriente plazan diktadoreari babesa agertzeko egiten zituztenak».

PSNko idazkari nagusi Maria Txibitek baieztatu du bere alderdia manifestazioan egongo dela. Txibitek azaldu du ekinaldia ez dela euskararen aurkakoa, «gobernu hau erabiltzen ari den hizkuntza politiken aurkakoa baizik». UGTk ere bat egin du.

EH Bilduren proposamena

Nafarroako Parlamentuan lege proposamen bat aurkeztu du EH Bilduk, euskarazko lanpostua duten funtzionarioak gaztelerazko lanpostuetara aurkeztu ahal izateko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna