Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Gizartea Hiru urtean %20 txikitu nahi du Jaurlaritzak azukre eta gatz kontsumoa

Publizitatea

Gizartea

Hiru urtean %20 txikitu nahi du Jaurlaritzak azukre eta gatz kontsumoa

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren jateko ohiturak hobetzeko programa bat abiatu du. Barazki eta fruta kontsumoa handitu nahi du
Besteak beste, eskoletako menuetan barazki gehiago egotea nahi dute.
Besteak beste, eskoletako menuetan barazki gehiago egotea nahi dute. J. C. / EFE

2017-10-31 / Ibai Maruri Bilbao

Eritasun kronikoen %95 inguru elikadura ohiturekin eta ariketa fisiko faltarekin lotuta daude. Minbizi, diabetes, hipertentsio, bihotzeko gaixotasun iskemiko eta obesitate kasuen % 30ean ere garrantzitsua da zer jaten den eta zer jaten ez den. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak proiektu bat ipini du martxan, herritarren elikadura ohiturak aldatzeko asmoz. Euskadiko elikadura osasungarrirako ekimenak du izena, eta atzo aurkeztu zuen Jon Darpon Osasun sailburuak.

Besteak beste, gatz eta azukre kontsumoa %20 txikitu nahi dute datozen hiru urteetan. Eta barazki eta fruta kontsumoa handitzea ere badu helburu; bereziki, gazteenen artean. Izan ere, ume eta nerabeen %51k ez dute egunero fruta jaten, eta %82k ez dute barazkirik jaten.

Osasun Saila da proiektuaren buru eta koordinatzaile. Harekin batera parte hartuko dute Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuek —bereziki Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Saila eta Hezkuntza Saila—, eta hainbat sektoretako 50etik gora profesional, enpresa eta erakundek. Eragile guztiek nolabaiteko eragina dute herritarren jateko moduan. Proiektuak bost jardute lerro eta hamazortzi egitasmo zehatz ditu.

Lantoki eta eskoletan

Besteak beste, elikadura industriaren atxikimendua lortu gura du Osasun Sailak. Adibidez, sei hilabete barru jatekoa banatzen duten makinek elikagai osasungarriak ere saltzea lortu nahi dute. Ostalaritzara bideratutako lan ildo bat sortuko dute; eta lantokietan zer, noiz eta nola jaten den hobetzeko, enpresentzako orientazio programa bat ere bai.

Baina, batez ere, gazteek eragiten diete kezka. Horregatik, eskola jangeletan ere eragin nahi dute. Sare publikoan 90.000 umek bazkaltzen dute egunero. Hezkuntza Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuorde Olatz Garamendik iragarri du jangelen kudeaketa adjudikatzeko baldintzetan aldaketak egingo dituztela, ikasleei ematen zaien jatekoa «osasuntsuagoa» izan dadin. Darponek zehaztu du dagoeneko menuetan obesitatea gutxitzeko neurriak hartu direla. Beraz, aurrerantzean fruta eta barazki kontsumoa handitzeko aldaketak egin nahi dituzte.

Publizitatea

Sortu kontua

Publizitatea

Gaiarekin zerikusia duten albisteak