HIRU POETA

2015eko urriaren 2a
00:00
Entzun

Ingeborg Bachmann.

Gruppe 47n feminismoa landutakoa

Klagenfurt, Austria, 1926 - Erroma, 1973.

Hasieratik izan zuen oso harrera ona poeta gisa. Gruppe 47 taldeko kide izan zen, Paul Celan, Heinrich Boell, Marcel Reich-Ranicki eta Guenter Grassekin batera. Taldearen barruan, feminismoaren ikuspegia landu zuen, Ilse Aichingerrekin eta beste kide batzuekin batera. 1953an Erromara aldatu zen, eta han poesia ez ezik ipuinak eta saiakerak ere idatzi zituen. Erromako erietxe batean hil zen, istripuz, sute baten ondorioz.

Eugenio Montale.

Faxismoari aurre egiten zaildua

Genova, Italia, 1896 - Milan, Italia, 1981.

Gazterik, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen soldadu gisa. 1925ean faxismoaren aurkako manifestua sinatu zuen, beste hainbat intelektualekin batera. Bigarren Mundu Gerran, ihesean zebiltzan hainbat idazle hartu zituen etxean, Umberto Saba eta Primo Levi haien artean. Gerra ostean musika kritikari gisa egin zuen lan. Literaturako Nobel saria jaso zuen 1975ean, hil baino sei urte lehenago.

Jorge de Sena.

Erbestetik erbestera bizi izandakoa

Lisboa, 1919 - Santa Barbara, Kalifornia, AEB, 1978.

Ingeniaria zen ikasketaz. Portugal utzi eta Brasilera erbesteratu behar izan zuen 1959an, diktaduraren aurkako altxamendu batean parte hartu ostean. Brasildik ere ihes egin behar izan zuen gero, jazarpen politikoaren ondorioz, eta AEBetan eman zituen bere bizitzako azken urteak, Santa Barbarako (Kalifornia) unibertsitatean irakasle lanetan. Sakon aztertu zituen Luis de Camoes eta Fernando Pessoaren obrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.