Mobilizazioak antolatu dituzte Txapartegiren estradizioaren aurka

Hodei Iruretagoiena.
Donostia
2016ko irailaren 16a
00:00
Entzun
Nekane Txapartegiren estradizioari «ezezko borobila» eman nahi diote Nekane Libre plataformaren inguruan bildu diren eragileek. «Edozein izanik ere leporatzen zaion delitua, inor ezin da epaitua izan egituraz oinarrizko eskubide zibil eta politikoak eta giza eskubideak urratzen dituzten epaitegietan», azaldu dute. Txapartegi jarduera politiko eta sozial publikoagatik atxilotu, torturatu, bortxatu, erbesteratu eta espetxeratu dutela salatu, eta mobilizatzera deitu dute.

Nekane Libre plataformako kideekin batera, Bilgune Feministako, Askapenako, Eleak mugimenduko, 18/98 auziko eta Sortuko kideak bildu dira dinamika berrian. Igandean, babes argazkia aterako dute Zelatunen (Gipuzkoa), Hernio mendiaren magalean, 12:00etan. Ordu berean, irailaren 20an, elkarretaratzea egingo dute Bilbon, Suitzaren kontsulatuaren aurrean. Hilaren 24rako, berriz, Suitzako Free Nekane plataformak manifestazioa antolatu du Bernan (Suitza).

Lehen erabakia, laster

«Txapartegirena oinarrizko eskubideen urraketa sistematiko baten kronika izugarria da», esan dute eragileetako ordezkariek. Zuricheko kartzela batean dute orain, eta abokatuek hil amaierarako espero dute Suitzaren aurreneko erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.