Bartzelonako Udalak eskatu du presoak Kataluniara lekualdatzeko

Igor Susaeta.
2018ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
Haien bizilekuetatik urrun mantenduta giza eskubideak urratzen direla eta hori bera «zigor sozial bat» dela argudiatuta, Oriol Junqueras, Joaquim Forn, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart Kataluniako «preso politikoak» Kataluniako kartzeletara lekualdatzeko adierazpen instituzionala onartu zuen, atzo, Bartzelonako Udalak. Bertan boterean dagoen alderdiak, Barcelona en Comuk, hauspotu du ekinbidea, eta ERCk,CUPek, PDeCATek eta Democrateseko zinegotzi Gerard Ardanuyk babestu dute; ez, ordea, PSCk, PPk eta Ciutadansek. Bartzelonako Udalak jakinarazi du, gainera, laster ekitaldi bat antolatuko duela presoen familiako kideei harrera egiteko.

Udalak komunikatu bat kaleratu du, gogoratuz behin eta berriro exijitu duela preso politikoak aska ditzatela, eta adierazpen bat ere onartu zuela hori eskatuz. Bide batez, Jaume Asens alkatearen albokoak PSCren jarrera kritikatu zuen, «sentiberatasun humanitariorik» ez erakusteagatik eta «etikarik gabe» jokatzeagatik.

Salaketa ibilaldia, bihar

Sanchez ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidente ohiak eta Cuixart Omnium Culturaleko presidenteak kartzelan lau hilabete daramatzatela salatzeko, ANCk eta Omniumek herri ibilaldi bat antolatu dute biharko. 19:00etan dira abiatzekoak Bartzelonako Sant Jaume plazatik, eta 19:30ean Model kartzelara heltzekoak. 21:00etan protesta ekitaldia egitekoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.