ZALLAN KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK

2017ko urriaren 7a
00:00
Entzun

Eneko Abasolo Txabarri 'Abarkas'



Iurreta (1976)

Gaztetatik kultura arloko gauzetan ibili da: dantza taldean, kultura taldean eta bertso eskolan. Bizkaiko Eskolartekoan egin zuen lehen plaza jendaurrean, eta aurtengoan bigarren parte hartzea du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Jone Uria Albizuri



Getxo (1990)

Bederatzi urterekin ikastolan hasi zen bertsolaritza lantzen, eta 2008an, lehenengoz hartu zuen parte Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Algortako Bertsolari Eskolako kidea da. Hirugarren aldiz kantatuko du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Miren Amuriza Plaza



Berriz (1990)

Hamabi urterekin hasi zen bertsotan Berrizko bertso eskolan, eta hainbat sari lortu ditu eskolarteko sariketetan. Bertso eskoletan aritu da irakasle: gaur egun Berrizkoan ari da. Hirugarren Txapelketa Nagusia du aurtengoa.

Odei Barroso Gomila



Urruña (1988)

Bertsotan 13 urterekin hasi zen, eta geroztik horretan dihardu. Xilaban lehen ediziotik hartu du parte. Poeta, kantaria eta musikaria ere bada, tartean 2ZIO rap taldeko kidea. Hirugarrengoz kantatuko du Txapelketa Nagusian.

Oihane Perea Perez de Mendiola



Gasteiz (1977)

Hamabi urte zituenean Gasteizko bertso eskolan hasi zen bertsotan. Lau aldiz irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketa, tartean, azkenengoa, aurten bertan jokatu dena. Laugarren parte hartzea du Bertsolari Txapelketa Nagusian.

Onintza Enbeita Maguregi



Muxika (1979)

Bertsolari familiakoa, umetatik bertso giroan hezia, gaztetatik hasi zen bertsotan. 2006an iritsi zen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera, eta, harrezkero, izan diren final guztietan egon da. Laugarren Txapelketa Nagusia du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.