Gipuzkoako Aldundiak fabrikazio aurreratuko sarea jarri du martxan

J. Fernandez -

2017ko otsailak 7
Enpresa txiki eta ertainei 4.0 industriarako bidea erraztea da Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea planaren xedea. Atzo aurkeztu zuen Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanok, Azkoitian, Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko diputatuarekin. Azaldu zutenez, munduko erreferente diren bost teknologia zentrok eta hiru enpresak lagunduko diete jauzi teknologikoa egiten 400 enpresa txiki eta ertaini.

Azkoitiko Ibarmia enpresak fabrikazio autonomoko unitateaz hitz egingo du bisita jardunaldietan; Goimekek, monitorizazioaz eta makina eta ekipo guztien konexioaz; ITSk, zibersegurtasunaz; IK4-Lortekek eta IK4-Teknikerrek, laser teknologiaz; Tecanliak eta IK4-Vicomtechek, robotika malguaz eta visual computing delakoaz; IMH-TKgunek fabrikazio gehigarriaz; eta Tecnaliak, datu analisiez.

Enpresa bakoitzak lau bisita-jardunaldi antolatuko ditu urtean, bakoitza zortzi-hamar enpresarentzat; zentro teknologikoek, berriz, lau jardunaldi antolatuko dituzte gai bakoitzeko. Diputazioak nabarmendu du elkarlanean oinarritutako esperientzia dela, eta enpresa txikiek aukera izango dutela teknologia bonuak eskuratzeko: gehienez ere 10.000 euro bakoitzak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna