Israelek tiro egin du Libanora, eraso bati erantzuteko

Berria -

2014ko urriak 8
Israelgo bi soldadu zauritu ziren atzo, Libanoko Xebaa nekazari gunean lehergailu batek haien tankearen aurka eztanda egitean. Israelek Libanoko mugan okupatutako guneetako bat da Xebaa. Libanoko Al-Manar telebistaren arabera, Hezbollah milizia xiitak bere gain hartu du lehergailuarekin egindako erasoa. Horri erantzuteko, Israelgo armadak artilleriarekin tiro egin du Libanora. Tel Avivek dioenez, bere «subiranotasuna urratu» du Hezbollahek. 48 ordutan mugan gertatutako bigarren liskarra izan da. Igandean ere Israelgo armadak tiro egin zuen Libanora, argudiatuta talde armatu bat muga gurutzatzen saiatu zela. Tel Avivek dioenez, «susmagarri bat» zauritu zuten tiroz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna