Gaur 50 egun beteko dituzte greban Itsasondoko Jason

Jon Fernandez.
2017ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Abenduaren 1ean hasi zuten greba mugagabea Itsasondoko (Gipuzkoa) Jaso konpainiako langileek, eta oraindik ere halaxe jarraitzen dute. Gaur, hain zuzen, 50. eguna beteko dute protestan, eta manifestazioa egingo dute Ordiziako azokan, hamargarren aldiz. Garabien konpainiako langile batzordeak ohar baten bidez azaldu du eskubide sozialak lortu nahi dituztela igoera ekonomikoen gainetik, eta «enpresan dagoen diskriminazioa» ezabatu nahi dutela.

2015 amaieratik daude hitzarmenik gabe, eta hamasei hilabete daramatzate negoziatzen; baina zuzendaritzak eta langileek ez dute lortu ezer adosterik. Beharginek, funtsean, bi puntutan egiten dute talka: soldaten homogeneizazioan eta gaixotasun baimenetan. «Ulertzen dugu ardura gehien duten langileek diru gehiago irabazi behar dutela, baina eskubide sozialek ere denentzako berdinak izan behar dute», azaldu du langile batzordeak.

Zuzendaritzaren jarrera aldaketa eskatu dute langileek, ez duelako malgutasunik agertu negoziazioan, eta Precoko arbitrajera joan ere ez zelako egin. Elkarlana berreskuratzeko prest daudela adierazi dute langileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.