Albistea entzun

Katalunian kontsulta babestu arren, adosteke dute debekua nola kudeatu

Parlamentuak galdeketaren alde bozkatu du.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak kontsulta debekatuz gero, CUPek desobedientzia egitea proposatu du, baina beste inork ez du babestu hori
Artur Mas Kataluniako presidentea, eta Oriol Junqueras ERCko burua, atzean, atzoko saioan.
Artur Mas Kataluniako presidentea, eta Oriol Junqueras ERCko burua, atzean, atzoko saioan. TONI GARRIGA / EFE

Adrian Garcia -

2014ko irailak 18

Katalunian azaroaren 9an egitekoak diren herri kontsulta indartuta atera da parlamentuko saiotik. Legebiltzarkide gehienen babesa jaso du CiU, ERC, ICV-EUiA eta CUP alderdiek proposatutako ebazpena. Baita PSCko bi diputatuena ere. Ebazpenak Generalitateari eskatzen dio kontsultara deitzeko, «berme demokratiko eta parte hartzeko aukera ororekin». Testuak jasotzen duenez, bihar aurrera atera behar duten kontsulta legearen artikulu guztiak «konstituzionalak eta estatutuaren aldekoak dira». 89 aldeko boto jaso ditu, 44 kontran. Botoen %65. Hala eta guztiz ere, kontsultaren aldeko alderdiak ez dira ados jarri Espainiako Auzitegi Konstituzionalak herri galdeketa debekatzekotan hartu beharreko bidean. CUPek desobedientzia zibilera jotzeko deia egin du, baina beste inork ez du babestu.

«Aldaketa sozial ororen motorra da desobedientzia zibila». CUPeko diputatu Isabel Vallet i Sanchezen ustetan desobedientzia da auzitegien balizko debekuari aurre egiteko tresnarik eraginkorrena. Beste hitz batzutan esanda: Espainiako Auzitegi Konstituzionalak debekatu arren, kontsulta berdin-berdin egitea nahi du CUPek. Ez du beste inork babestu ezkerreko independentisten proposamena. Aldeko lau boto besterik ez ditu jaso. CUPek Generalitateari eskatu dio kontsulta egiteko konpromisoa ez atzera botatzeko.

ERCk ez du babestu desobedientzia zibilaren hautua. Marta Rovira ERCko diputatua nazioartera jo behar delakoan dago: «NBE Nazio Batuen Erakundeak herrien erabakitzeko eskubidea defendatzen du. Auzitegiak debekatzen badu, guk NBEra joko dugu». ERCko diputatuak kontsultaren legezkotasuna defendatu du. « Politikoki bide guztiak jorratu ditugu, eta zilegitasun guztia dugu. Saiatu gara herri galdeketa Espainiako Konstituzioaren barruan egiten. Kataluniak zilegitasun demokratiko eta legezkoa du». Bihar egingo dute bide horretan azken urratsa. Parlamentua kontsulten legea onartzeko bilduko da. Espainiako Gobernuarekin negoziatzearen aurkakoa da Rovira. «Zertarako balio du? Inoiz ez du hitz emandakoa bete Katalunian».

PSC, hautsita parlamentuan

PSCk ebazpenaren aurka bozkatu du, eta Masi ohartarazi dio Katalunia «traizionatuko» duela zuzenbide estatutik kanpo uzten badu. Parlamentuko saioak sozialisten arteko desadostasunak azaleratu ditu. Izan ere, Kataluniako sozialisten ordezkari guztiek ez dute aurka bozkatu, Marina Geli eta Nuria Venturak alderdiaren diziplina hautsi baitute.

Bestalde, Joan Ignasi Elena parlamentariak lehen aldiz jardun du parlamentuan independente gisa. PSC alderdia utzi baitu Avancem adarreko buruak, kontsultaren inguruko desadostasunak direla eta. Kontsultari buruzko ebazpenaren alde bozkatu du Elenak. «Erabakitzeko eskubidearen alde egotea Kataluniako herritar gehienen aldean egotea da. Hor egon behar du beti Kataluniako sozialismoak».

PPC eta Ciutadans alderdien ordezkarien hitzaldiek ere Mas izan dute jomugan. «Parlamentua legez kanpoko ekintza bat» egiteko erabiltzea leporatu diote. Josep Enric Millo PPCko parlamentariaren arabera, parlamentua alibi gisa erabili du presidenteak. Millok esan du kontsulta Mariano Rajoy Espainiako presidenteak egindako eskaintzari bizkarra ematea dela. Gainera, anbiguotasuna alde batera uzteko eskatu die kontsultaren aldeko alderdiei: «Auzitegi Konstituzionalak galdeketa debekatzen badu zer egingo duzue? Horri buruz ez duzue hitzik egin».

Parlamentuko saioa hasi berritan PPCk bertan behera uzteko eskatu du, onartzekoak ziren ebazpena Auzitegi Konstituzionalak gaitzetsitako subiranotasun aldarrikapena jasotzen zuelakoan. «Ebazpen honekin Kataluniako herriak subiranotasuna duela esaten da, eta auzitegiak argi eta garbi ukatu zuen hori». CiUko parlamentari Jordi Turullek erantzun dionez, subiranotasun adierazpenari buruzko aipamenik ez du egiten onartutako testuak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Espainiako Polizia Ukrainaren enbaxadaren ingurumarietan, atzo. ©Chema Moya, EFE

AEBen enbaxadakoei eta Pedro Sanchezi ere bidali dizkiete lehergaiak

Uxue Rey Gorraiz

Sei dira guztira atzemandako bonbak; horietatik bost azken orduetan atzeman dituzte, Espainiako Defentsa Ministerioan, AEBen eta Ukrainaren Madrilgo enbaxadetan, Zaragozako arma lantegi batean eta Torrejon de Ardoz herriko aire basean. Pedro Sanchezen aurkako bonba bat atzeman zuten azaroan. Antzeko ezaugarriak dituzte, eta agian gehiago egongo direla ohartarazi dute.

 ©ROMAN PILIPEY / EFE

Errusiak ez du onartuko Ukrainako gerra krimenetarako auzitegirik

Mikel O. Iribar

Kremlinek «ilegitimotzat» jo du Europako Batzordeak egindako proposamena. Zelenskiren arabera, sei milioi herritar daude argindarrik gabe Ukrainanan.

Hainbat lagun, Israelgo armadak herenegun hil zuen palestinar baten hiletan, Beit Rema herrian, Zisjordanian. ©ALAA BADARNEH / EFE

Israelgo armadak beste bi palestinar hil ditu tiroz, Zisjordanian

Mikel O. Iribar

Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan egin dute sarekada Israelgo indarrek. Zortzi palestinar hil dituzte 72 orduan, eta hamar astebetean. NBEk onartu egin du 2023an Nakbaren 75. urteurrena oroitzeko ebazpena.

Elikadurarekin lotutako laguntza izan da aurten gehien hedatu dena. Irudian, elikagaien banaketa, Mendebaldeko Saharan. ©EFE

339 milioi lagunek beharko dute laguntza humanitarioa 2023an, NBEren arabera

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Inoizko finantzaketarik handiena beharko du NBEk —ia 50.000 milioi euro— 68 herrialdetan laguntza humanitarioa eman ahal izateko datorren urtean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...