Noa abeslari israeldarrari protestan, Gasteizen

Berria -

2014ko uztailak 17
Euskal Herria-Palestina Sareak martxa bat egin zuen atzo Gasteizen, Interbentzio sionistaren aurrean, Palestina aurrera, Euskal Herria kalera lelopean. Andre Maria Zuriaren plazatik Mendizorrotza pabiloiraino izan zuen ibilbidea, joaldunek lagunduta. Helmuga hori zuen, Mendizorrotzan kontzertua egitekoa baitzen Noa abeslari israeldarra, Gasteizko 38. Jazzaldian. Bertzeak bertze, «jarrera ekidistantea» eta Israelen «sarraskiak justifikatzea» egotzi diote antolatzaileek. Gaurko protesta gehiago antolatu dituzte Gazako erasoaren aurka, 19:00etan guztiak: Bilbon, Arriagatik; Iruñean, autobus geltokitik; eta Donostian, Bulebarretik. Bihar, berriz, Baionan, udaletxe parean (18:00).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna