EBk beste 70 milioi euro jarriko ditu Txernobilen

2015eko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Txernobilgo zentral nuklearraren segurtasuna bermatzeko, beste 70 milioi euro jarriko ditu EBk. «Gure ekintzak gure hitzak baino ozenago mintzatzen dira», azaldu du Europako Kontseiluko presidente Donald Tuskek. Herenegun, 29 urte bete ziren Txernobilen inoiz ezagututako istripu nuklear larriena gertatu zela. Zentral nuklearreko laugarren erreaktorea estaltzeko orduan ezarritako sarkofagoa hondatuta dago, eta hura konpontzeko proiektuak finantzaketa arazo larriak ditu.

Material erradioaktiboaren isuria eteteko, korrika eta presaka altxatu zuten 400.000 metro kubo betoiz eta 7.000 tonako metalez egindako estalkia. Baina sabaia erotzeko arriskuan dago, eta, hala gertatuz gero, adituek ohartarazi dute 1986an jazotako ezbeharraren tamainakoa gerta daitekeela. Diru arazoak direla eta, 2017rako atzeratu dituzte lanak. 2.150 milioi euroko kostua du proiektuak.

Orain 29 urte, zentral nuklearra lehertzean bi lagun hil ziren, eta beste 29 hurrengo hilabeteetan, erradiazioaren eraginez. Gutxienez bost milioi laguni eragin die erradiazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.