Trapero mossoen buru ohia auzipetu du Lamelak

2018ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Prozesu subiranistaren harira sedizioa eta antolakuntza kriminala egotzita, Josep Lluis Trapero Mossos d'Esquadrako buru zena eta Kataluniako polizia autonomikoaren beste hiru buruzagi ohi auzipetu ditu Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak.

Lamelak atzo argitaratutako autoaren arabera, bi sedizio delitu egozten dizkio mossoen maior ohiari: bat, joan den irailaren 20an eta 21ean Generalitateko Ekonomia Delegazioaren aurrean egindako protestengatik; eta bigarrena, U-1eko erreferendumarengatik. Lamelak dioenez, «antolakuntza kriminalak» Kataluniaren independentzia lortzea zuen helburu, eta Generalitateko presidentearen menpe zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.