Irakeko kurduek bertze hiru herri hartu dituzte

2014ko urriaren 11
00:00
Entzun
Siriako kurduak Kobanin inguratuta eta laguntza eskasarekin eusten dauden bitartean, Irakekoak azken asteotan erasoaldian ari dira IS Estatu Islamikoaren aurka. Siriakoek ez bezala, Iraken barneko Kurdistango Eskualde Autonomoko pexmerga indarrek Mendebaldeko herrialdeen armak jaso dituzte, eta hegazkinekin koordinatuta ari dira erasoan. Hala hartu zituzten atzo hiru herri Mosuldik 75 kilometrora, Mohidin al-MazuriPUK Kurdistango Alderdi Demokratikoko ordezkariak jakinarazi duenez.

Irakeko Gobernuaren arabera, berriz, Bagdadetik 90 kilometrora AEBek zuzendutako koalizioak ISko ustezko 53 kide hil ditu bonbardaketa batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.