Zonifikazioa kentzeko eskatu du Kontseiluak

2017ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Nafarroako Parlamentuan atzo izandako saioan, han ziren gonbidatu gisa aldaketa eskatu duten udalerri batzuetako ordezkariak eta euskalgintzako eragileetakoak. Aldaketa handiagoa aldarrikatu du Kontseiluak. Paul Bilbao idazkari nagusiak gogorarazi du eremu aldaketa eskatu duten udalen mozioan badela beste eskari bat ere: ofizialtasuna Nafarroa osora zabaltzea. Zonifikazioa kentzeko eskatu du Kontseiluak: «Oraindik ere nafar guztiak ez dira berdinak legearen aurrean, eta hori onartezina da XXI. mendean eta gutxiago aldaketaren gobernuaren eskutik». Euskaltzaindiak pausotzat jo du lege aldaketa; uste du euskararen aldeko jarrera sendotzen ari dela Nafarroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.