Belgikako Parlamentuan ere, Palestina estatu gisa onartzeko eskea

Xabin Makazaga -

2014ko abenduak 4
Belgikan gobernua partekatzen duten lau alderdiek hitzartu dute Palestina estatu gisa onartzeko eskatzen duen ebazpen baten edukia, eta datorren astean eramango dute parlamentura, Le Soir egunkariak argitaratu duen gisan. MR alderdi valoniarrak eta N-VA, CD&V eta Open VLD flandriarrek gehiengo argia daukate Belgikako Parlamentuan, eta Palestina estatu gisa onartzeko bozketak aurrera atera behar luke. Charles Michel liberala buru duen gobernuak babes exekutiboa ere emango dio ebazpen horri, Le Soir-en arabera, «garai egokia iristen denean».

Palestinaren onarpenari buruzko eztabaida Europako Parlamentura ere iritsi da, eta abenduko osoko bilkuran esku artean izango dute ebazpen bat. NBEko 193 herrialdeetatik 135ek onartu dute Palestina, baina Suediakoa da Europako Batasunean aintzat hartu duen bakarra. Hala ere, Federica Mogherini Europako Batasuneko diplomaziaburuak argiki defenditu du Palestina estatu gisa onartzeko premia: «Ez dugu neutraltasuna galdu behar, baina ez du balio statu quo-ari eusteak, egoera okertzen ari da eta».

Erresuma Batuko, Irlandako, Espainiako eta Frantziako parlamentuetan ere berriki onartu dituzte Palestinaren onarpenaren aldeko adierazpenak, baina ez dira bete beharreko erabakiak, eta herrialde horietako gobernuek ez dute urrats exekutiborik egin. Belgika izan liteke Suediaren bidea hartzen hurrena.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna