Albistea entzun

Durangoko 52. Azoka. Argizaiola 

Hartzailea sortzaile izateko hauspo

Argizaiola saria sortzaile berriak bultzatzeko beka bihurtuko da 2018an, atzo egindako ekitaldian azaldu zutenez
Nerea Mujika, atzo, 25 urte hauetan banatutako sariak ondoan zituela.
Nerea Mujika, atzo, 25 urte hauetan banatutako sariak ondoan zituela. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS Tamaina handiagoan ikusi

Gorka Erostarbe Leunda -

2017ko abenduak 9 - Durango

Azken 25 urteetan kultur alorrean urte luzez aritu direnak omentzea izan du helburu Argizaiola sariak. Sortu zenetik — 1992an— gaur arte, idazle, historialari, erakunde eta kultur eragile ugarik jaso dute saria. Argizaiola saria bera marka eta ikur izan da mende laurdenez. Aurten ez da omendurik izan, eta hurrengo urtetik aurrera omenaldi zena beka bihurtuko da, garaikur zena ereiteko golde. «Askotan esaten dugu azoka kulturaren plaza dela, azoka merkatua dela, azoka jaia dela, eta orain eragile ere izan nahi dugu, sortzaile berriei beren lanak garatzeko aukera emanez. Euskarazko kultur produktu baten sorkuntza hasieratik amaierara garatzen lagunduko du, hasi ideiatik eta haren zabalkunderaino», azaldu zuen atzo Nerea Mujika Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteko lehendakariak, Omentzetik ereitera izeneko ekitaldian, Szenatokian. 25 urte hauetan banatutako 25 Argizaiola sariak oholtzan zeudela hitz egin zuen Mujikak.

Beka ez da abian jarriko hurrengo urtera arte. Honela azaldu zuen Mujikak: «Hasteko, lehen deialdia 2018ko irailean egingo dugu. Urte horretako azokan beka nork jasoko duen jakinaraziko dugu, eta 2019ko azokan izango dugu lanaz gozatzeko aukera. Beka batek laguntza ematea, aitortza egitea eta saritzea, hirurak batzen ditu; eta denok izango gara onuradun».

Sortzaile berrientzako beka izango da datorren urtetik aurrera martxan jarriko dutena, baina Mujikak ñabardura egin zuen: «Sortzaile berria diodanean ez naiz ari derrigorrean gazte bati buruz, ibilbide luzerik ez duten adin guztietako pertsonen inguruan baizik. Bakarka zein taldean. Diziplinak ere askotarikoak izango dira, azokak biltzen dituen guztiak. Deialdi bakoitzak adierazpen bat edo adierazpenen uztarketa bat hartuko du».

Bartolome Erzilla Durangoko musika eskolako hari laukote gazte baten saioarekin hasi zen atzoko ekitaldia, eta bideo bat jarri zuten ondoren, Argizaiola sariak azken 25 urtean eman duena laburbiltzen zuena eta saridun izan direnetako batzuei ahotsa ematen ziena. Esaterako, Benito Ansolak hitz egiten du, eta, bekaz ari dela, galdegiten du: «Ni aurkeztu naiteke?». Eta Mujikaren erantzuna: «1995ean jaso zuen Argizaiola Ansolak, zinemagintzari egindako ekarpenagatik. Zergatik ez bera?». Bestetik, Anuntxi Aranak bideoan nabarmentzen du «pena» duela Argizaiola saria gehiago emango ez dutelako, noiz eta «emakumeak saritzen hasiak» zirenean. Eta Mujikaren aurreikuspena: «Bueno, beka horretan seguru emakume izen asko ikusiko ditugula».

Saritu askotarikoak

Jon Bilbaok jaso zuen lehen Argizaiola saria, 1992an, euskal kulturaren alde egindako ahaleginagatik. Ondoren etorri ziren gehiago ere. Bigarren urtean, 1993an, esaterako, Bernardo Estornes Lasa Auñamendi argitaletxearen sortzailea izan zen saritua.

1994an, lehen aldiz, erakunde batek jaso zuen saria, Euskaltzaindiak, euskal kulturaren eta hizkuntzaren alde egindako lanagatik. 1995ean, beste berrikuntza bat izan zen sarietan; izan ere, hainbat laguni eman zitzaien: Nestor Basterretxea, Koldo Larrañaga, Benito Ansola, Pio Caro Baroja, Fernando Larrukert eta Euskadiko Filmategiari. «Euskal kulturak asko izan du, urte luzeetan, ahalegin, neke, zailtasun eta epikatik. 25 urtez, gure kulturari hainbeste eman dioten horiei eskertzen ahalegindu gara Argizaiola omen sarien bitartez. Ilunean argi egiteagatik Gerediaga elkarteak bihotzez egindako errekonozimendua izan da».

Iaz banatu zuten azkenengoz saria. Euskararen eta euskal kulturaren alde anonimoki lanean aritu diren eta ari diren guztiak omendu zituen Gerediaga elkarteak. Milaka lagun horien izenean, sei pertsonak jaso zuten saria: Kepa Mendiak (Araba), Justo Alberdik (Bizkaia), Jaime Albillosek (Gipuzkoa), Mari Carmen Belazak (Nafarroa), Patxika Erramuzpek (Lapurdi) eta Jose Ramon Zengotitabengoak (diaspora).

Hemendik aurrera, sortzaile berriak bultzatuko dituzte: «Izan ere, herri honetako sortzaile berriek asko dute guri emateko: abangoardiatik bezala tradiziotik, komertzial izan edo apurtzaile. Guztiei ahotsa eta plaza eskaintzea izan da hasieratik Durangoko Azokaren helburua. Eta helburu horrekin jarraitzen dugu gaur egun ere».

Durango Udalak proiektua aurrera ateratzeko emandako laguntza eta babesa ere eskertu zuen Nerea Mujikak: « Hasieratik sinistu zuten proiektuan, eta ikusi zuten babestu beharra. Hemen ere, hartu-emanaren ideia, elkarlanaren filosofia. Ateak zabalik uzten ditugu beste bidelagunentzat ere».

Atzoko saioari Aneguria rap kantariak eman zion agurra.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Miren Billelabeitiaren aurkezpena, Elkar liburu dendan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gazteen inguruko aurreiritzien aurka

Olatz Silva Rodrigo

Miren Billelabeitiak 'Norberak maite duena' saiakera kaleratu du, Pamiela argitaletxearekin. Urteetan gazte eta ikasleekin liburuen inguruan izandako solasaldietan oinarritu du liburua

Robert Treviñok zuzenduko du orkestra. ©JUAN HERRERO / EFE

EOk 'Lorratz' estreinatuko du, Elkanori buruzko proiektuko azken obra

Mikel Lizarralde

Zuriñe F. Gerenabarrenarena da lana, eta Euskadiko Orkestraren denboraldiko laugarren kontzertu programaren barruan joko dute

Plateruena: berriz zabalduko ditu ateak

Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Iñigo Astiz - Paulo Ostolaza

Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza.

Harkaitz Cano idazlea, bere poema liburu berria esku artean duela, Donostian. ©Maialen Andres / Foku

Harkaitz Canok ‘Pozaren erdia’ poema liburua plazaratu du

Ainhoa Sarasola

Susarekin eman du lana argitara. 64 soneto bildu ditu idazleak, eta aitortu du «adiktiboa» egin zaiola hamalaudunaren egituran barneratzea.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.