Gaur bertan zabalduko dituzte Oihu K-ren ateak

2015eko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Gaur, eguerditik aurrera, nahi duten emakume guztiak Errekaldeko OihuK eraikin okupatura biltzera gonbidatu dituzte. «Elkarrekin egoteko aitzakia bat izango da, eta orain arte etorri ez diren neskak gerturatzeko aukera».

Hainbat ekintza prestatu dituzte egun osoan egiteko. 12:00etan, bermutarekin eta jolasekin hasiko dira, eta gero bazkari beganoa egingo dute. 17:00etan, poesia emanaldia eskainiko dute, eta, gero, bertako bi kidek uztailaren 23tik 25era Donostian I. PostPorno jardunaldietan aurkeztutako film labur bat egongo da ikusgai. Jarraian, Mikro Irekia egingo dute, eta, azkenik, Dantzateke festa ospatuko dute, eguna amaitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.