Zonifikazioa ezabatuko duen lege bat eskatu dute ELAk eta LABek

Euskararen legea aldatzeko batzordean, Felones kontseilari ohiak egungo araua defendatu du
Ramon Felones eta batzorde bereziko zuzendari Dabid Anaut, atzoko saioan.
Ramon Felones eta batzorde bereziko zuzendari Dabid Anaut, atzoko saioan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Ane Eslava -

2018ko ekainak 14
Euskararen Foru Legea aldatzeko batzorde bereziaren zazpigarren saioa egin zuten atzo Nafarroako Parlamentuan. LABeko Iñigo Orellak eta Imanol Karrerak eta ELAko Mitxel Lakuntzak parte hartu zuten, bai eta Roman Felones egungo legearen arduradun nagusietako batek ere. Sindikatuek beharrezkotzat jo zuten legea aldatzea eta Nafarroa osoan ofizialtasuna ezartzea, herritarren hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko. Felonesek, berriz, esan zuen euskaraz ikasteko eta hizkuntzaren normalizaziorako ez dela beharrezkoa lege berri bat sortzea, ezta ofizialtasuna ezartzea ere.

Karreraren ustez, legeak bermatu beharko luke herritar guztiek eskubidea izatea administrazioarekin erabiliko duten hizkuntza erabakitzeko, eta euskaraz doan ikasi ahal izateko. Izan ere, haren irudiko, euskarak gaur egun administrazioan eta hezkuntzan duen tokia Nafarroako errealitate soziolinguistikotik «oso urrun» dago. Bestalde, Iruñean euskararen aurka egin zuten manifestazioa ere aipatu zuen: «Batzuek gatazka sortzeko erabiltzen dute euskara».

Lakuntzak, berriz, gogorarazi du euskara «nafar guztien ondarea» dela, izan euskaldunak edo ez izan; eta, hortaz, guztien eskura egon behar dela. Haren hitzetan, hizkuntzaren normalizazioa da egunerokoan «naturaltasunez eta oztoporik gabe» erabili ahal izatea. «Inposiziorik gabe, baina trabarik gabe». Horretarako, premiazkotzat jo du herritarrek zerbitzu publikoetara euskaraz jotzeko aukera izatea. Hezkuntzaren arloan, uste du G ereduak «desagertu» beharko lukeela eta lurralde osoan «gutxienez» A eredua ezarri beharko luketela.

Felones, bere legearen alde

Saioaren bigarren zatian, Roman Felonesek hartu du hitza; Nafarroako Hezkuntza kontseilari ohia da, eta Euskararen Legearen arduradun nagusia. Lege horren «eraginkortasuna» goraipatu du: «Bizikidetza lortzeko helburuarekin sortu genuen, eta, nire ustez, haren eraginkortasuna frogatua geratu da, bereziki hezkuntzaren arloan».

Felonesek gogoratu du legea modu askotara interpreta daitekeela, eta sortu zutenetik hainbat aldaketa izan dituela; besteak beste, 2010ean eta 2017an eremu ez-euskalduneko hainbat udalerri eremu mistoan sartu zituztela. «Hortaz, euskaraz ikasi ahal izateko ez da ofizialtasuna ezarri behar».

Bestalde, nabarmendu du lege berri bat idaztekotan, parlamentuak aintzat hartu beharko duela Foruaren Hobekuntzaren 9.2 artikulua, ez baitu onartzen zonifikazioa kentzea; puntu hori «ezinbestekotzat» jo du. Amaitzeko, lege berri batek aurrekoak izan zuen adostasun bera izan beharko lukeela aipatu du. «Eta orain egiten ari diren proposamenak ez du inongo onarpenik».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna