Hegazkin istripua Okzitanian. Bartzelona-Dusseldorf

Bilbo-Munich hegaldia erortzeko arriskuan izan zen iazko azaroan

Erredakzioa -

2015eko martxoak 25
Bilbotik Municherako hegaldia egin zuen Airbus 321-200 batek 1.200 metroko altura galdu zuen minutu bakar batean, pilotu automatikoan zihoala, iazko azaroaren 5ean. Loiuko aireportutik irten eta 15 bat minutura, artean altura irabazteko maniobran ari zelarik, 109 bidaiari zeramatzan D-AIDP matrikulako Lufthansa konpainiaren hegazkina 31.000 oineko alturatik 27.000 oinera jaitsi zen bat-batean, 08:03an. Pilotuek hegazkinaren kontrola berreskuratu, erorialdia gelditu eta A-321-200 hegazkinak arazorik gabe hartu zuen lurra Municheko aireportuan, 110 minutu geroago.

Gertakaria duela ia bost hilabete izan zen arren, aurreko ostiralean eman zuen horren berri Alemaniako Der Spiegel egunkariak. Lufthansa konpainiako arduradunek azaldu dutenez, hegazkinaren eraso angeluaren zundak blokeatu egin ziren —izoztu egin ziren— eta nabigazio sistemari datu okerrak igorri zizkioten. Horren eraginez, muturra beherantz jarri eta hegazkinak 4.000 oineko altura galdu zuen. Lufthansaren parte da Germanwings, Okzitanian erori den hegazkinaren kostu txikiko konpainia.

Eraso angelua hegalek airearekiko duten posizio erlatiboa da, eta horren araberakoa da hegazkinaren euste maila. Angelua gehiegi handitzen bada, galeran sartzen da hegazkina.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna