HILBERRIA. Xavier Vinader

Ikerketa kazetaritzaren aitzindaria

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2015eko apirilak 10
Duintasunaren eredu, egiaren bilatzaile nekaezin eta ausart, adierazpen askatasunaren defendatzaile sutsu, pertsona umil. Ezagutu zutenek hala gogoratzen dute atzo zendu zen Xavier Vinader (Sabadell, 1947- Bartzelona, 2015). Kazetaritzak izan behar duenaren eredu izan da askorentzat. Maisu. Lanbide baino, bizimodu izan du kazetaritza 68 urterekin hil berri denak: bizia baldintzatu dio, erbestera eraman du, kartzelara, bizia arriskuan jartzera. Erraietaraino sartua zuen bokazioa, eta erraietaraino sartu zen egia argitaratzeko lanean. Ikerketa kazetaritzaren aitzindari izan da.

«Bihotza hausten dit hau idazteak: Xavier Vinader kazetaria hil da. Milesker bidea zabaltzeagatik, zure ereduagatik». Adierazgarriak dira albistea ezagututakoan sarean zabaldu diren mezuak, Jordi Evole kazetariaren hori, esaterako. «Min guztia batera. Xavier Vinader hil da», idatzi du CUPeko buru David Fernandez kazetariak. Pepe Rei elkarteak: «Xavier Vinader joan da, kazetarien maisu eta zintzotasun eta duintasunaren eredua».

Kataluniako semeak lotura handia izan du Euskal Herriarekin. Eskuin muturreko taldeen eta Espainiako segurtasun indarren arteko harremanak ikertu zituen Frankismoaren amaieratik, eta horrek ekarri zuen Euskal Herrira. «GALen ernamuina» izango zena eman zuen argitara, besteak beste, polizia bat infiltratu gisa erabilita. Ihes egitera behartu zuen horrek: Auzitegi Nazionalak zazpi urteko espetxe zigorra jarri zion, eta hiltzen ere saiatu ziren. Hiru urte sasian egon ondoren itzuli zen Kataluniara.

Egunkaria itxi zutenean aurka agertu zen, eta Bartzelonan antolatutako hitzaldietan aritu zen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna