Bergarako Arcelorren, 41 lanpostu arriskuan

2017ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Euskal Herrian dituen fabrikentzat «irtenbide orokorrak» eskatu dizkio LABek Arcelor Mittali. Horien bidez galarazi nahi du altzairuaren multinazionalak 41 langile kaleratzea Bergarako lantegitik (Gipuzkoa). Planta horretan 350 langile zeuden 2007an, baina gaur egun 153 baizik ez dira geratzen.

Lantaldearen galera Arcelor Mittalen lantegi guztiei dagokiela gogorarazi du LABek: 3.408 langile zituen Euskal Herrian, eta 1.755 daude gaur egun. Hau da, bi enplegutik bat kendu egin duela. Gainera, Zumarragako fabrika, Orbegozo historikoa, itxi egin zuen iaz.

Bergarako lantegian ekoizpenari eutsi nahi dio Arcelor Mittalek. Horrek esan nahi du, LABen iritziz, langile azpikontratuak hartuko dituela kaleratuen ordez. Erretiro aurreratuez hitz egiteko prest dago sindikatua, baina errelebo kontratuak baldin badaude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.