Tren lasterreko lanak atzeratzea galdegin die EH Bilduk Iruñe eta Gasteizi

Mikel P. Ansa -

2014ko ekainak 5

Nafarroako Gobernuak 102 milioi euro prestatuak ditu, aurtengo aurrekontuetan, tren lasterreko lanetarako. Eusko Jaurlaritzak, 304 milioi euro. Espainiako Gobernuarekin sinatuak dituzten elkarlan hitzarmenen arabera, Madrilek inbertsio horiek itzuli egin behar dizkie. Baina itzulketak atzeratzen ari da, agerian geratzen ari denez. EH Bildu koalizioaren esanetan, «atzerapen tekniko» batean sartu da AHT abiadura handiko trenaren proiektua, administrazio publikoen ezintasun ekonomikoen ondorioz. Koalizioko kideek salatu dutenez, Gasteizko eta Iruñeko gobernuek oraindik ere dirua jartzen dute obrek jarrai dezaten, finantzaketa bermatua ez izan arren, «jakin gabe diru sail horiek itzuliko dizkieten, ez eta proiektuak bukatuko ote diren ere». Politika horrekin jarraitzea zentzugabea dela eta, tren lasterren egitasmoak ofizialki geroratzeko eskatu die EH Bilduk Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari eta Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari.

Gasteiztik Burgoserako lotura, Donostiatik Pariserakoa eta Iruñetik Zaragozarakoa airean ditu AHTak, EH Bilduren arabera. «10.000 milioi euroko bi irla» dira, haren hitzetan, Nafarroako tren lasterraren egitasmoa eta Euskal Y-a. «Bideragarritasun teknikoa, soziala eta ekonomikoa» kolokan dituen proiektua dela erantsi du. «Egoera ekonomiko gogorra sufritzen ari gara; ezin dugu herritarren dirua bideratu etorkizunik ez duten proiektuetara». Inbertsioak zertan egin behar diren «oso ongi» neurtu behar dela erantsi du.

Horregatik proposatu die lanak atzeratzea Iruñeko eta Gasteizko gobernuei: «Ez dugu eskatzen behin betiko geratzeko, baizik eta behin-behinean atzeratzeko. AHTaren etorkizuna argitu arte milioiak inbertitzeari uzteko exijitzen ari gara». EH Bilduk uste du tren lasterraren proiektuekin zer egin adosteko prozesu bat hasi behar dela, azterketa «sakona» eginez eta gizarteak parte hartzeko tresnak emanez.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Pertsona batzuk maskararekin pasa den astean, Orion (Gipuzkoa). ©Jon Urbe / FOKU

Getariako Udalak, hiru kasuren berri eman, eta Osasun Sailaren jarrera salatu du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatu diote zuzenean emateko egon daitezkeen positiboen berri eta hartzeko herritarrak babesteko hartu beharreko neurriak. Azpeitiko (Gipuzkoa) Udala ere kezkatuta dago.

Sanferminak bertan behera geratu diren arren, zuri-gorriz jantzitako gazte bat, maskararekin, Iruñean. ©Jesús Diges

Koronabirusaren agerraldiak

Berria

Koronabirusaren aurreneko olatua makaldu eta konfinamendua arintzen hasi ondoren agerraldi gehiago ditu gaitzak. Ekainetik aurrera gutxienez hamahiru agerraldi izan ditu COVID-19ak.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna