Martxan da 170 milioi biztanleko Eurasiako Batasuna

Berria -

2015eko urtarrilak 2
Atzo jaio zen ofizialki Eurasiako Batasun Ekonomikoa (EBE). Errusia, Bielorrusia eta Kazakhstan dira kide sortzaileak, eta gaur Armenia batuko zaie, eta datorren maiatzean Kirgizistan. Guztira 170 milioi biztanle bilduko dituen merkatu batasuna izango da, eta salgaien, zerbitzuen, kapitalen eta langileen zirkulazio askea bermatuko du kideen artean.

SESBeko kide ohiek Moskuren gidaritzapean sortu dute merkatu bakarra, baina Errusiarentzat krisi ekonomiko une larrian hasi du ibilbidea EBEk. Petrolioaren prezioa sei hiletan %50 jaisteak, errubloaren hondoratzeak eta Ukrainako gatazkagatik dituen zigorrek ataka estuan jarri dute Mosku.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna