Albistea entzun

Katalunia. Erreferendumaren ondorena. ANALISIA

Ipotxen patua

Martxelo Otamendi -

2017ko urriak 27

Això s'acaba» («hau bukatu da») entzun genuen atzo TV3ko 3/24 albiste kanalean Puigdemont lehendakariaren agerpenaren zain genduela. Lipar batez aurkezlearen iruzkin bat ote zen pentsatu genuen, baina berehala ohartu ginen iragarki baten hasiera baino ez zela. Horrelako bromak egiten dizkigute telebistako ipotxek, justu unerik (des)egokienean sartzen dituzte iragarkiak. Batzuetan irribarrea sortzen digute, eta besteetan haserrea eragin. Atzo, erabat asmatu zuten ipotxek pantailara begira geundenon pentsamendua: etsita geunden, Puigmontek hauteskunde arruntak deituko zituela sinestuta, prozesua bukatzear zegoen, oso gaizki bukatzeko itxura guztiarekin.

Ez ginen gu bakarrak izan ondorio horretara iristen. Kalean zeuden ikasle manifestariak ibilbidea aldatu eta Sant Jaume plazara abiatu ziren presidenteak iragarri behar zuen erabakiaren aurka protesta egiteko. Junts Pel Si legebiltzar taldeko bi kidek dimisioa emango zutela aurreratu zuten, erabat sinestuta hauteskunde arrunten deialdiak prozesua hanka bat gabe uzten zuela. ERCk gobernua utziko zuela aurreratu zuen, eta CUP aurka agertu zen, oso era sendoan. Lagun katalan kontsultatuak lur jota zeuden, eta konstultatu gabeak dibanaren kolan.

Bapatean, konfimatu gabe baina egia izateko itxura guztia zeukan erabaki batek birrindu egin zituen milaka eta milaka katalanen lan, ahalegin eta ilusioak. Denok egin genuen errepaso azkarra gure azken hamar urteotako argazki galeria partikularrean: manifestazio jendetsuak, hauteskunde plebiszitarioak, giza kateak, U-1eko bozak eta errepresioa.... Argazki horiekin egindako gaztelua jausi egin zitzaigun atzo eguerdi aldera, independentziazaletasunaren ortzea laino haserre eta ilunez estaltzen hastearekin batera.

Gutako batzuk Donostiako Bulebarrean Kataluniako komunikade publikoen alde egindako elkarretaratzetik gentozen. Pankartari eusten ari ginela xuxurlatu ziguten belarrira Puigdemontek amore eman zuela eta hauteskunde autonomikoak deituko zituela. «Eta guk zer egiten dugu pankarta honi helduta, arrain guztia salduta baldin badago?», esan nion nire buruari.

Luzea egin zitzaigun presidentearen mintzaldiaren itxaronaldia. Aurrenekoan ez, bigarrengoan ere ez. Legebiltzarra desegiteko asmoan atzera egingo ote zuen zurrumurrua iristen hasi zitzaigun hurrena, presidenteak noiz hitz egingo argitu bitarteko aldian. Nori sinestu ez genekien, tupustean lagun katalan ezkor burumakurra baikor itxaropentsua bihurtu zitzaigun presidentearen mezu laburra jaso ondoren. «Atzera egingo du seguru, eta bihar (gaur irakurlearentzat) eguerdiko 12:00etan independentziaren deklarazioa legebiltzarrean», idatzi zigun urduritasuna whatsappean sumatzen zela. Lehenengoa bete zen atzo, eta bigarrena beteko den pista eman zigun atzo Junts pel Sí taldeko eledun Corominasek legebiltzarrean, arratsaldean : «Bihar gure herriarentzat norabide berri bat zehaztuko dugu». Idependentziaren deklarazioa bakarrik izan liteke.

Puigdemontek eta PDECat alderdiak dastatu zuten atzo prozesuan atzera egitearen zapore mingotsa. Herritarren burtsaren balore baten kasuan bageunde, kotizazioa eten egingo zuketen edukitako jaitsieraren ikaragarriaren ondorioz. Azkenaldi honetan oso indartsu ez dabilen alderdi zahar berrituaren hilobiratzea izango zatekeen.

Espainiako Gobernuak Puigedemontek jarritako baldintzak bermatu ez zizkiolako, edo herritarren erantzunaren tamaina aurreikusi zutelako, hilabete hauetan independentziazale askoren ilusioa eta konfiantza irabazita dauzkan presidenteak hauteskunde autonomikoak ez deitzea erabaki zuen atzo, «Puigdemontek ezin digu hori egin» esaldia atzo behin eta berriro errepikatu zuten herritar sineskaitzen aldi bateko lasaitasunerako.

Ez du asko iraungo lasaitasun horrek. Espainiako Gobernuaren erantzuna gogorra izango da oso, are gogorrago atzoko errusiar mendiaren ondoren.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Karakalpakstango 22 ekintzaileren kontrako epaiketaren hasiera, joan den astelehenean, Uzbekistango Bukhara hirian. ©BERRIA

Karakalpakstango protesten epaiketa hasi du Uzbekistanek

Gorka Berasategi Otamendi

Hogei urte arteko zigorrak eskatu dituzte 22 auzipetuen kontra. Manifestariek salatu zuten presidenteak eskualde autonomoaren subiranotasuna ezabatu nahi zuela konstituzio erreforma batekin

Macron eta Putin prentsaren aurrean, joan den otsailaren 7an Moskun egindako bileraren ondoren. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidenteak elkarrizketa batean adierazi duenez, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen baldin badu, aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»
Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFk jakinarazi du eten egin dituela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dauzkan eta Pentagonoaren babesa duen koalizioak ohartarazia zuen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...