Martxoak 8: greba feminista

Nafarroa. Merkataritzak ere sumatu du emakumeen astindua

Kontsumo ereduak «emakumeen prekarizazioa» indartzen duela salatu dute grebalariek. Tentsio uneak izan dira El Corte Inglesen inguruan. Saltokiz saltoki ibili dira piketeetan. Bideoa albistearen amaieran.

Saltoki kate handien aurrean protestak egin zituzten, eta horietako batzuk itxi ere egin zituzten.
Saltoki kate handien aurrean protestak egin zituzten, eta horietako batzuk itxi ere egin zituzten. IKER TUBIA Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2018ko martxoak 9

«Patriarkatua eta kapitala, aliantza kriminala»; «Kapitalismoa suntsitu»; «Inditex, ez erail Bangladesh»... Aldarri feministekin batera, lelo antikapitalistek eta arrazakeriaren aurkakoek ez zuten etenik izan atzo Iruñeko kaleetan. Nafarroako mugimendu feministak argi du zein den lubakia, eta aurtengo Martxoaren 8an erakutsi du borroka feministaren jo-puntuan daudela «emakumeen prekarizazioa eta pobrezia sustatzen duten enpresa handiak» edota «migratzaileei hesiak jartzen dizkieten gobernuak». Ertz anitzeko aldarrikapen horretan txertatu zuten atzoko kontsumo greba ere.

Goizean goizetik, grebalariek estu hartu zituzten Nafarroako hirietako eta herrietako saltoki handiak. Pikete informatiboak antolatu zituzten merkataritza gune handietan nahiz Iruñeko Alde Zaharrean: saltokietara sartu, eskuorriak banatu, eta greba egiteko arrazoiak azaldu zituzten manifestariek. Aldea nabari zen saltoki batzuen eta besteen artean: denda txiki asko itxita egon ziren egun osoan, eta greba feministaren aldeko afixak paratu zituzten erakusleihoetan. Frankizietan eta saltoki handietan, ordea, ez zuten pertsiana jaitsi.

Piketeak El Corte Ingles merkataritza gunera iritsi zirenean hasi ziren istiluak. Espainiako Poliziak zaintza dispositibo berezia ezarria zuen: furgoneta bana eta hainbat polizia saltokiko ate bakoitzean. Grebari buruzko eskuorriak uzten saiatu ziren manifestariak, baina bultzaka atera zituzten poliziek. Oihu, txistu eta eltze jotze artean alde egin zuten piketeek, baina ez zuten amore eman: arratsaldean itzuli ziren, eta giza katea egin zuten eraikinaren inguruan. Afixak, bularretakoak eta konpresak ere itsatsi zituzten El Corte Ingles saltokiko erakusleihoetan, «edertasun kanonaren estereotipoak» salatzeko. Protesta ekintza egin zuten bitartean ez zen saltokian bezerorik sartu. Hori ikusita, Espainiako Poliziak emakumeetako bat identifikatu zuen, eta isunak jartzeko mehatxua egin zien grebalariei. Ordurako, baina, helburua betea zuten feministek, eta elkarretaratzea bertan behera utzi zuten.

Horren ondoren, Karlos III.a etorbidera joan ziren, eta beste arropa denda batzuen aurrean egin zuten protesta. Bershka saltokiko pertsiana jaistea lortu zuten manifestariek.

Multinazionalak jomugan

Izan ere, Martxoaren 8ko koordinakundeak ezinbestekotzat jo zuen kontsumoaren inguruan gogoeta bultzatzea: «El Corte Ingles eta horren gisako saltoki handietako langile gehienak emakumezkoak dira, eta oso baldintza prekarioetan lan egiten dute, greba egiteko eskubiderik gabe. Bestalde, multinazionalek beste herrialde batzuetako emakumeak esplotatzen dituzte; miseriara bultzatzen dituzte, guk hemen zapatak merkeago eros ditzagun. Horregatik, sistema kapitalistaren inguruan hausnarketa bultzatu nahi dugu», azaldu zuen M8ko antolatzaile batek.

Merkataritzaz harago, ordea, egun historikoa izan zen atzokoa Nafarroan. Milaka eta milaka lagun batu ziren Iruñeko protesta nagusietara, bai eguerdiko elkarretaratzera, baita iluntzeko manifestaziora ere. Eguerdian, Sarasate pasealekuak gainezka egin zuen: auzoetatik eta inguruko herrietatik zutabeetan igo ziren Alde Zaharrera, eta morez margotu zituzten hiriburuko kaleak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Raiundo Berri taberan izan zirenak PCR proba egiteko zain, Okendu kultur etxean gaur goizean. ©Gorka Rubio/FOKU

500 positibotik gora atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Atzo baino 119 kasu gehiago izan dira. Ospitaleratzeak areagotu egin dira azken orduetan.

Lasarte-Oriako klasururako konbentua itxita, gaur. ©Javier Etxezarreta / EFE

Lasarte-Oriako klausurako komentu bateko moja guztiek positibo eman dute

Berria

Hamar izan dira positiboak guztira. Alkateak adierazi du agerraldia kontrolpean dagoela.

Kutsatze kopuruen azken datuek gora egin dutela ikusita zientzialariak gaineratu du gaitzak “arazo bat” izaten jarraitzen duela. ©Gorka Rubio / FOKU

Bengoak uste du egoera «larria» dela

Aloña Beraza Peña

Ikuskaritza independente bat eskatu dute gertatu dena ikertzeko, egin diren hutsegiteak berriz ere egin ez daitezen, eta aurrera begira ikasteko.

PCR proba egiten gaur, Donostiako Okendo kultur etxean. ©Gorka Rubio/FOKU

Gasteizko Kilimanjaro diskotekan eta Xixilu jatetxean, eta Galdakaoko Muguru tabernan egon zirenei proba egiteko eskatu die Jaurlaritzak

Berria

Gasteizko diskotekan uztailaren 17tik abuztuaren 6ra izan zirenek egin beharko dute testa, eta uztailaren 31tik abuztuaren 4ra jatetxean egondakoek. Galdakaon, tabernan uztailaren 27tik abuztuaren 4ra egon zirenek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna